Gutun Zuriak (GZ) - Gutun Zuriak (GZ) - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Gutun Zuriak (GZ)

Cartas blancas
Partekatu!

Tabakalerako zinema kanpora begiratzen duen zinema bat da ere. Gutun zurien programak ondorengoan datza: nazioarte mailako garrantzia daukaten zinemaldiei, zinegileei, kritikoei, artistei, kultur ekitaldiei, elkarteei eta garrantzi publikoa daukaten pertsonei beraien ibilbidean garrantzitsua izan den edo zinezale formakuntzan pisua izan duen pelikula bat aukeratu dezaten eskatzea. Kasu honetan programazioa kanpotik dator eta pantaila aberasten du, dibertsitatea handitu, programazio beste zentro batzukin kolaborazioak lotu edo zinema partekatutako bizitza esperientzia gisa ulertuta, lotura emozionalak erakusten ditu.

Jarduerak

  • Zinema
    2019-01-11 - 19:00

    "Fahrenheit 451", tenperatura horretan hartzen dute su liburuek.

    Lekua: - Zinema - 1 Aretoa

    + Info

  • Zinema
    2019-01-02 - 20:00

    Romeo eta Julietak gauez, taberna batean, elkar ezagutu eta maitemindu egin dira.

    Lekua: - Zinema - 1 Aretoa

    + Info

  • Zinema
    2018-11-17 - 20:00

    Zinetikak, mugimenduaren bidez espresatzen den zinema ikusteko aukera ematen digu. Diziplina anitzeko jaialdi honetan dantza eta ikus-entzunezkoek topaguneak bilatzen dituzte sorkuntza hibridoa garatzeko.

    Lekua: - Cine - Sala 1

    + Info

  • Zinema
    2018-05-25 - 20:00

    Bilboko Zinebi zinema jaialdiari eskainitako Gutun Zuria. Vanesa Fernández, jaialdiaren zuzendariak aurkeztuko du saioa.

    Lekua: - Zinema - 1 Aretoa

    + Info

  • Zinema
    2018-05-20 - 19:00

    Festival de Cine Africano (Tarifa/Tánger) jaialdiari eskainitako Gutun Zuriaren baitako bigarren filma.

    Lekua: - Zinema - 1 Aretoa

    + Info

  • Zinema
    2018-05-19 - 20:00

    Festival de Cine Africano de Tarifa-Tánger jaialdiari eskaini diogun gutun zuriaren lehen saioa. Marion Berger eta Mane Cisnerosek aurkeztuko dute.

    Lekua: - Zinema - 1 Aretoa

    + Info

  • Zinema
    2018-05-13 - 19:00

    San Frantzisko hiriari eginiko argazki-omenaldi bat da, hiri horretan filmatutako filmen ehunka zati editatuz eginikoa: bai film ezagunenak bai eta B seriekoenak ere.

    Lekua: - Zinema - 1 Aretoa

    + Info

  • Zinema
    2018-05-12 - 20:00

    Mónicak 47 urte ditu, dantzaria da eta atzerrian bizi da duela 20 urtetik. Egun batean, dei bat jasotzen du Espainiatik: aita oso gaixo dago. Hori dela eta, etxera itzultzea erabakitzen du, Burgosko herri txiki eta urrun batera.

    Lekua: - Zinema - 1 Aretoa

    + Info

  • Zinema
    2018-03-17 - 21:00

    Americana jaialdiari eskainitako Gutun Zuriaren bigarren proiekzio saioa.

    Lekua: - Zinema - 1 Aretoa

    + Info

  • Zinema
    2018-03-17 - 18:00

    Bartzelonako Americana jaialdiari eskainiko diogun Gutun Zuria osatzen duten bi proiekzio saioetan lehena.

    Lekua: - Zinema - 1 Aretoa

    + Info

  • Zinema
    2018-01-28 - 15:00

    60 hamarkadako underground kulturaren musaren film biografikoa. Ikonoaren itzalean bizi izan zen emakume eta amaren birsortze-prozesuaren erretratua. 

    Lekua: - Zinema - 1 Aretoa

    + Info

  • Zinema
    2018-01-27 - 19:45 aurkezpena - 20:00 proiekzioa

    IFFR Live 2018 programaren laugarren saioa. "Blue My Mind" filmaren proiekzioa eta Lisa Brühlmann zuzendariarekin eta Luna Wedler eta Zoë Pastelle Holthuizen aktoreekin solasaldia.

    Lekua: - Zinema - 1 Aretoa

    + Info

  • Zinema
    2018-01-27 - 16:00

    IFFR Live 2018 programaren hirugarren saioa. "Amateurs" filmaren proiekzioa.

    Lekua: - Zinema - 1 Aretoa

    + Info

  • Zinema
    2018-01-26 - 21:00

    IFFR Live 2018 programaren bigarren saioa. La Holandesa filmaren proiekzioa eta Marleen Jonkman zuzendariarekin eta Rifka Lodeize aktorearekin solasaldia.

    Lekua: - Zinema - 1 Aretoa

    + Info

  • Zinema
    2018-01-26 - 17:00

    IFFR Live 2018 programaren lehen saioa. Pin Cushion filmaren proiekzioa eta Deborah Haywood zuzendaria, eta Joanna Scanlan eta Lily Newmark aktoreekin solasaldia.

    Lekua: - Zinema - 1 Aretoa

    + Info

  • Zinema
    2017-12-09 - 19:00

    Alejandro  Díaz Castaño, jaialdiaren zuzendari berriak aurkeztuko du Ramón Lluís Banderen bi filmek osatutako saioa. Bertan izango dira Ramón Lluís Bande bera eta Vera Robert ekoizlea.

    Lekua: - Zinema - 1 Aretoa

    + Info

  • Zinema
    2017-11-25 - 19:00

    Zinetikak urtero egiten duen nazioarteko deialdiaren bidez hautatu eta lehiaketan parte hartzen duten hainbat film erakusten dituen saila da. 

    Lekua: - Zinema - 1 Aretoa

    + Info

  • Zinema
    2017-11-25 - 19:00

     Jaialdiak hautatutako goi-mailako eduki eta kalitateko filmak erakusten dituen saila da.

     
     
    Lekua: - Zinema - 1 Aretoa

    + Info

  • Zinema
    2017-11-25 - 19:00

    Zinetikak urtero egiten duen nazioarteko deialdiaren bidez hautatutako hainbat film erakusten dituen saila da. Edukiagatik jaialdian, lehiaketaz kanpo, egotea merezi duten filmak dira.

     
    Lekua: - Zinema - 1 Aretoa

    + Info

  • Zinema
    2017-11-24 - 19:00

    Aurten, 25.urteurrena ospatzen du jaialdiak eta Tabakaleratik Anna Solà, Marta Selva (ko-zuzendariak) eta Marta Nieto (programatzailea) gonbidatu ditugu saioa aurkez dezaten. 

    Lekua: - Zinema - 1 Aretoa

    + Info

  • Zinema
    2017-11-24 - 16:00-19:00

    Egile-dokumentalaren bibisekzio-eskola Oskar Alegriarekin.

    Lekua: - Sortzaileen gunea

    + Info

  • Lantegiak
    2017-11-24 > 2017-11-25 - 10:00-14:00

    Sra. Polaroiskak kameraren eta gorputzaren bitartez lan egitea proposatzen du, euren piezetan egin ohi duten bezala, inguratzen gaituena ulertzen ahalegintzeko beste modu batzuk baliatu nahian. 

    Lekua: - Sortzaileen gunea

    + Info

  • Zinema
    2017-11-03 - 19:00

    Japoniako prentsaren arabera, “munduko jaialdirik abstraktuena” den Punto y Raya Jaialdiak Forma, Kolore, Mugimendu eta Soinu puruaren bidez sortu diren eta errepresentazioa saihesten duten animazioaren, zinemaren eta livecinemaren arloko obra esperimentalak sustatzen ditu.

    Lekua: - Zinema - 1 Aretoa

    + Info

  • Zinema
    2017-09-16 - 20:00

    Ikusmira Berriak programaren barruan lanean ari diren sortzaile egoiliarrek hautatutako azken Gutun Zuria.

    Lekua: - Zinema - 1 Aretoa

    + Info

  • Zinema
    2017-09-15 - 20:00

    Jesusen bizitza egokitzen duen lan zorrotzena, sentsibleena eta zinematografikoena dela esan daiteke; obra gakoa Pasoliniren filmografia osoaren barruan.  Epaimahaiaren Sari Nagusia, Veneziako Ohorezko Lehoia 1964.urtean.

    Lekua: - Zinema - 1 Aretoa

    + Info

  • Zinema
    2017-09-09 - 20:00

    Ikusmira Berriak programaren barruan lanean ari diren sortzaile egoiliarrek aukeratutako bigarren Gutun Zuria.

    Lekua: - Zinema - 1 Aretoa

    + Info

  • Zinema
    2017-09-08 - 20:00

    Maider Fernández Iriarte, Ikusmira Berriak programako sortzaile egoiliarrak, hautatutako filmekin osatutako saioa.

    Lekua: - Zinema - 1 Aretoa

    + Info

  • Zinema
    2017-06-02 - 19:00

    Peio Aguirre komisario eta arte kritikariak aurkeztuko digu Todd Solonz zuzendariaren filma.

    Lekua: - Zinema - 1 Aretoa

    + Info

  • Zinema
    2017-04-09 - 18:00

    Dominic Gagnon zuzendariaren 'Hoax_Canular' film apokaliptiko bat da: 2012ko abenduaren 21ean internet eta komunikabideak munduaren amaiera iragartzen zuten mezu eta zurrumurru funsgabeez bete ziren. Filmean, YouTubeko beren profiletan mehatxu horri erantzun zioten ehunka neraberen erreakzioa jaso da.

    Lekua: - Zinema - 1 Aretoa

    + Info

  • Zinema
    2017-04-08 - 21:00

    Jaione Cambordaren 'Rapa das bestas' eta Cláudia Varejãoren 'Ama-San' filmeen proiekzioa Play-Doc zinema dokumental jaialdiari eskainitako gutun zuriaren baitan.

    Lekua: - Zinema - 1 Aretoa

    + Info

  • Zinema
    2017-04-08 - 18:00

    Lech Kowalski Play-doc jaialdian zuzendari kuttunetako bat da, eta 'East of Paradise' jaialdiko film maitatuenetako bat da. Harribitxi bat.

    Lekua: - Zinema - 1 Aretoa

    + Info

  • Zinema
    2017-03-26 - 18:00

    Fredi M. Murer zuzendariaren 'Höhenfeuer' filmaren proiekzioa, Locarnoko Zinema Jaialdiari eskainitako gutun zuariaren baitan.

    Lekua: - Zinema - 1 Aretoa

    + Info

  • Zinema
    2017-03-25 - 19:00

    Tizza Covi eta Rainer Frimmel zuzendarien 'Mister Universo' filmaren proiekzioa, Locarnoko Zinema Jaialdiari eskainitako gutun zuriaren baitan.

    Lekua: - Zinema - 1 Aretoa

    + Info

  • Zinema
    2017-03-12 - 18:00

    Locarnoko Zinema Jaialdiari eskainitako gutun zuriaren lehen proiekzioan Roberto Roselliniren 'Germania, anno zero' klasikoa ikusiko dugu.

    Lekua: - Zinema - 1 Aretoa

    + Info

  • Zinema
    2017-02-05 - 18:00

    Christophe Cotteret zuzendariaren 'Inkotanyi' filmaren proiekzioa, FIPA-Biarritzeko Ikus-entzunezko Programen Nazioarteko Jaialdiak gutun zuri gisa proposatuta. Saioaren aurkezpena: François Sauvagnargues.

    Lekua: - Zinema - 1 Aretoa

    + Info

  • Zinema
    2017-01-28 - 16:00 (The man - Mesteren) / 20:00 (Home)

    Rotterdamgo Nazioarteko Zinema jaialdiarekin zuzenean konektatuko duen saioa hartuko du Tabakalerak eta jaialdiaren programazioko bi film estreinatuko ditu esklusiban, filmaren aurkezpena eta bere protagonistekin solasaldia eginik era birtualean.

    Lekua: - Zinema - 1 Aretoa

    + Info

  • Zinema
    2016-09-10

    Sidney Lumet zuzendariaren 'Network' filmaren proiekzioa, Mikel Gurrea egoiliarraren gomedioz.

    Lekua: - Zinema - 1 Aretoa

    + Info

  • Zinema
    2016-09-09

    Abbas Kiarostami zuzendariaren 'Close Up' filmaren proiekzioa, Gerhard Treml eta Leo Calice egoiliarrek aukeratuta.

    Lekua: - Zinema - 1 Aretoa

    + Info

  • Zinema
    2016-09-03

    Avi Mogravi zuzendariaren 'How I Learned to Overcome my Fear and Love Arik Sharon' film dokumentalaren proiekzioa, Amaia eta Aitor Merino egoiliarrek aukeratuta.

    Lekua: - Zinema - 1 Aretoa

    + Info

  • Zinema
    2016-09-02

    Jia Zhangke zuzendariaren Xiao Wu filmaren proiekzioa, Kiro Russo egoiliarrak proposatuta.

    Lekua: - Zinema - 1 Aretoa

    + Info

  • Zinema
    2016-04-02 - 19:00

    Oraingo honetan Mar de Platako nazioarteko zine jaialdia gonbidatu dugu eta bere izenean Cecilia Barrionuevok "El movimiento" aurkeztuko digu.

    Lekua: - Zinema - 1 Aretoa

    + Info

  • Zinema
    2016-02-20 - 19:00

    Zinergentziak15 proiektuaren baitan Maddi Barber, Cristina Ezquerra, Aitor Gametxo eta Jesús Maria Palacios-ek sortutako film kolektiboa.

    Lekua: - Zinema - 1 Aretoa

    + Info

  • Zinema
    2015-12-11

    Laburmetrai-proiekzio saioa: Camilo Restreporen La impresión de una guerra, Deborah Stratmanen Second sighted (Clarividente), Peter Tscherkasskyren The exquisite corpus, Helena Girón eta Samuel M. Delgadoren Sin Dios ni Santa María eta Jennifer Reederen Blood Below the Skin.

    Lekua: - Zinema - 1 Aretoa

    + Info

  • Zinema
    2015-11-20

    Karel Och, Karlovy Vary Zinema Jaialdiko zuzendariak aukeratutako filmaren aurkezpena, bera bertan dela.

    Lekua: - Zinema - 1 Aretoa

    + Info

  • Zinema
    2015-10-30

    Camira, Cinema and moving Image Research Assembly-k Miguel Coyularen filma aukeratu du eskainitako Gutun Zuri gisa proiektatzeko.

    Lekua: - Zinema - 1 Aretoa

    + Info

  • Zinema
    2015-10-24

    Xacio Bañok, -Ikusmira Berriak ekimeneko erresidenteak- Milagros Mumenthaler-en filma aukeratu du gutun zuri gisa.

    Lekua: - Zinema - 1 Aretoa

    + Info

  • Zinema
    2015-10-17

    Ikusmira Berriak ekimenaren erresidentea den Pablo Álvarezek José Luis Sepúlveda eta Carolina Adriazolaren El destapador eta José Luis Sepúlvedaren Pejesapo filmak aukeratu ditu gutun zuri gisa.

    Lekua: - Zinema - 1 Aretoa

    + Info

  • Zinema
    2015-10-09

    Punto de Vista jaialdiaren aurkezpena Oskar Alegria zuzendariaren eskutik eta Letters to Max filmaren proiekzioa, jaialdiko arduradunek gutun zuri gisa aukeratua.

    Lekua: - Zinema - 1 Aretoa

    + Info

  • Zinema
    2015-10-03

    Ikusmira Berriak programan egoiliarra den Maider Oleagak Apichatpong Weerasethakul-en filma aukeratu du gutun zuri gisa.

    Lekua: - Zinema - 1 Aretoa

    + Info