Gutun zuriak: Xixoneko Nazioarteko Zinema Jaialdia

Alejandro Díaz Castañok, jaialdiaren zuzendariak, aurkeztuta

Escoréu (Pravia), Ramón Lluís Bande

Alejandro  Díaz Castaño, jaialdiaren zuzendari berriak aurkeztuko du Ramón Lluís Banderen bi filmek osatutako saioa.

 

Aún me quedan balas para dibujar, Ramón Lluís Bande, Espainia, 2017, 16’

"Egunak eta hilabeteak zenbatzen, fusilamenduaren zain: gerra, galduta. Oraindik ere gure artean daude, besteak beste, hainbat espetxe abandonatu, eta hango hormetan, antsietatearen, duintasunaren eta irudipenaren arrastoak. Ramón Lluís Bandek, laurogei urte geroago, hiltzera zigortutako pertsonez betetako espetxe baten oroitzapen beldurgarria ekarri du gogora: plano finkoen, gardenkien eta soinu-ilustrazioen bitartez, zigorrik gabeko injustiziaren emozioa ateratzen da espetxetako geletako hormetatik". Ricardo Apilánez. Gijóneko Nazioarteko Zinema Jaialdia.

 

Escoréu (Pravia), 24 d’avientu de 1937. Crónica d’una exhumación, Ramón Lluís Bande, Espainia, 2017, 61’

"Lurra iraultzea iragana astintzea da. Bideetako areketan aztakatzea, historiakoetan bezala. Paisaia berregokitzea. Hilotzak eta motiboak lurpetik ateratzea. Mandatugilea eta hiltzailea argitara ateratzen dira, beren biktimen gorpuekin batera. Eta emozioak eztanda egiten du kameraren aurrean. Ramón Lluís Bandek ondo koipeztatutako bere egitura estetikoa erabiltzen du iraganak orainaldian egiten duen inbasio hori dokumentatzeko. Lekua ez da oraindik monumentala (Equí y n’otrutiempu filmean bezala); aurretik, argitu eta mugarriztatu egin behar da: baliotsua da konplize eta lekuko gisa. Distantzia bat hartuta, prozesua erregistratzen da, oso baliotsua eta era berean erabat sukoia den zerbait erabiltzeko behar den errespetuarekin". Ricardo Apilánez. Gijóneko Nazioarteko Zinema Jaialdia.

 

 

 

  • Egunak eta hilabeteak zenbatzen, fusilamenduaren zain: gerra, galduta. Oraindik ere gure artean daude, besteak beste, hainbat espetxe abandonatu, eta hango hormetan, antsietatearen, duintasunaren eta irudipenaren arrastoak.

     

     

     

     

    Aún me quedan balas para dibujar

    Ramón Lluís Bande, Espainia, 2017 , 16’, DCP
  • Lurra iraultzea iragana astintzea da. Bideetako areketan aztakatzea, historiakoetan bezala. Paisaia berregokitzea. Hilotzak eta motiboak lurpetik ateratzea. Mandatugilea eta hiltzailea argitara ateratzen dira, beren biktimen gorpuekin batera. Eta emozioak eztanda egiten du kameraren aurrean.

     

    Escoréu (Pravia), 24 d’avientu de 1937. Crónica d’una exhumación

    Ramón Lluís Bande, Espainia, 2017, 61’