Gwendolyn Green

Tamyka Smith

Gwendolyn Green, Tamyka Smith - ZabaltegiTabakalera

Gwendolyn Green, 2017, video, color, sound, 20 min.

 

Tamyka Smith zuzendari iparramerikarra Ikusmira Berriak, ikus-entzunezko proiektuak garatzeko programaren lehen edizioan sortzaile egoiliarra izan zen Tabakaleran. Gwendolyn Green, film laburra amaituta dago jadanik eta Donostia Zinemaldian egingo dute mundu mailako estreinaldia. Baina, Zabaltegi-Tabakalerak, jaialdiaren atal zabal eta esperimentalena izanik, bestelako esperientziak ere hartzen ditu bere baitan, pantailatik harago doazenak eta Tamyka Smithen pelikula instalazioa ere bada.

ARTISTAREN HITZAK

Filmak Gwendolyn Green, bakarrik bizi den adineko emakume alargunaren erretratua egiten du. Palm Springs-eko egoitza batean bizi da, beste garai batean bezala, harrapatuta. Harremanak garatzeko gaitasuna galtzen ari dela ohartu eta isolamendua gehiegizkoa bilakatzen zaionean telefonoa hartu eta 112 zenbakira hots egingo du beste gizaki batekin konexio bila.

Ikusleek Gwendolynen sukaldearen erreplika den instalazio barruan ikusiko dute pelikula, bertan gertatzen da filmaren zati handiena. Eszenatokia agertzen denean, ikusleei ezaguna egingo zaie hormako papera eta, lekua pantaila ispilua bailitzan. Isolamendua, enpatia eta klaustrofobia sentsazioak benetakoak bihurtuko dira eurengan.

Instalazioa erabat interaktiboa da. Sukaldeko kaxoietan askotan erabilitako mahai-tresnak topatuko dituzte eta hormako paperean eskuz idatzitako oharrek Gwendolynen bizimoduaren aztarnak emango dizkie, telefonoa hartuz gero Gwendolyn berak egingo die ongietorria. Instalazioak biziko duten esperientzia argiak baldintzatzen du, Gwendolynen egunaren une ezberdinak irudikatzen laguntzen du argiaren aldaketak. Egunaren azken orduek, ilunabarrak, filmarekin bat egiteko aukera eskainiko die.

 

Zabaltegi-Tabakalera 2017

Donostia Zinemaldia

  • Data: Osteguna, 2017ko Irailak 21 > Igandea, 2017ko Urriak 29
  • Ordutegia: 10:00-22:00
  • Lekua: 2. solairuko hall-a
  • Sarrera: Librea

Gonbidatuak

Tamyka Smith

Zinemagilea

Galeria