Fokuak (FK) - Eskuak - Mirari Echávarri | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Eskuak

Mirari Echávarrik aurkeztutako saioa

Hand Movie, Yvonne Rainer, 1966, 6’

Hand Movie, Yvonne Rainer, 1966, 6’

 

19:00 Aurkezpena: Mirari Echávarri

20:00 Proiekzioa

Hands: the Life and Loves of the Gentler Sex, Stella Simon, Miklos Bandy 1927-28, 12’ 
Oko I Ucho (The Eye and The Ear, Franciszka & Stefan Themerson, 1945, 10’ 
Hand Movie, Yvonne Rainer, 1966, 6’  
Mouvement in the inside of my left hand, Linda Christanell, 1978, 6'26''
Syntagma, VALIE EXPORT, 1983, 18’  

 

Eskuekin eginiko koreografia bat; esku batek ura ukitzen du doi-doi, uretan murgiltzen da; eskuineko eskuko hatzek zehatz egiten dituzte mugimendu zehatzezinak; ezkerreko eskua uzkurtu eta astintzen da; bi eskuetako hatzek idazteko makina batean tekleatzen dute, liburu baten orriak pasatzen dituzte; esku batzuek beraien irudia ukitzen dute, beste batzuek hitz egiten dute; gorputz femeninoaren esku metonimikoak, kameraren aurrean eta atzean.

70. hamarkadatik, zinema feministaren teoriak esfortzu handia jarri du emakume ikusleak bizi duen “zatitutako subjektibitatea” ikusarazteko. Male gaze edo begirada maskulinoa deitu zaionaren subjektua eta objektua baita aldi berean. Zatiketa hau gorpuztu duten diziplina eta hamarkada anitzeko sortzaileek beraien gorputzen zakiteka eureganatzen duten zatiek nortasuna izan dezaten lortuz. Zatitutako gorputzak begirada zinematografikoa egituratzea lortu du eta etxekotu eta objektu pasibo izatera behartu nahi duen diskurtso hegemonikoa haustea.

Zinegintza horrek, aurpegirik eta begiradarik gabeak, ikusteko gonbita egiten digu kontuan hartuta, Luce Irigaray filosofoak dioen moduan, ukimenik gabe begirada ez da posible; eta nola, begiratu-nola-ukitu horretan, norbera kutsatzeko arriskuan dagoen.

 
Mirari Echávarri
 
 
*Soy Cámara #38. Pioneres del cinema: al marge de la indústria- n inspiratutako saioa. Ingrid Guardiola, Marta Sureda, 2014 

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.

Guests

Mirari Echávarri

Artista bisuala eta hezitzailea da.