Fokuak (FK) - Madre + Harold and Maude - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Madre + Harold and Maude

Harold and Maude

 

Madre, Rodrigo Sorogoyen, Espainia, 2017, 18’

Aclamado y multipremiado cortometraje de Rodrigo Sorogoyen en el que se basará su próxima y homónima película con estreno previsto para otoño de 2019. Ganador del Goya 2017 al Mejor Corto y candidata al Oscar 2019, Madre nos relata cómo la cotidiana conversación entre Marta y su madre se convierte en una trágica situación contrarreloj cuando reciben la llamada del hijo de la primera.

Rodrigo Sorogoyenen laburmetrai ospatua eta saritua. 2019ko udazkenerako egingo du izenburu bera daukan luzemetraia. 2017an Laburmetrai Onenaren Goya irabazi zuen eta 2019ko Oscar sarietarako kandidatua da. Madrek kontatzen digu Marta eta bere amaren arteko eguneroko elkarrizketa bat nola bihurtzen den erlojuz kontrako egoera trajiko batean lehenengoaren semearen dei bat jasotzen dutenean.   

 

 

Harold and Maude, Hal Ashby, EUA, 1971, 90'
Mariano Llinás zinemagileak Tabakalerara egin berri duen bisitan esan zuen garrantzitsua dela zinema aretoak berreskuratzea espazio paregabe, seguru, espektral, magiko gisa. Zinema aretoan dena da posible, eta bizitza bat betirako alda daiteke bertan, eta aldatu beharko litzateke. Zinema eta alkimia, esan genezake, gure esperientzia eta denbora eraldatzen duten lekuak, askoz ere dizdiratsuagoa, biziagoa egiten dutenak.

Aldarrikapen honetatik proposatzen dizuegu izenburu erradikal eta bakarra, agian zinemaren historiako maitasun istorio ederrena eta lazgarriena, agian sekula egin den komedia beltz, tristeena, surrealistena eta ausartena: Harold & Maude (1971), Hal Ashby zuzendari handiaren lana. Harold inor ezagutzen ez duen hiletetara joatea gustoko duen moldatu gabeko nerabea da. Maude landareek inguratuta bizi den eta autoak lapurtzen dituen 79 urteko emakumea.Ez baduzue inoiz film honetaz ezer entzun jakizue hau dela Wes Anderson, Alexander Payne, Judd Apatow, Richard Linklater eta Farrelly anaien zinemagintzaren abiapuntua. Ez baduzue inoiz pantaila handian ikusteko aukerarik izan, hau da zuen unea.

 

Más actividades de Fokua: Hilabete laburrena:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.