Harrotu ileak. Prozesuak partekatzen - Harrotu ileak. Prozesuak partekatzen - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Harrotu ileak. Prozesuak partekatzen

Erakusketa

Harrotu ileak Prozesuak elkarbanatzen

“Harrotu ileak. Prozesuak partekatzen” erakusketa, Madrilgo Medialab-Pradon eta Vic-eko ACVic zentroan aurkeztu ondoren, Tabakaleran ikusi ahal izango da uztailaren 20tik irailaren 2ra, bigarren solairuko hallean. Han, erakusgai egongo dira CAPP (Collaborative Arts Partnership Programme) sareko bazkide europarrek -hala nola, Tabakalerak- azken hiru urteetan egindako proiektuak. Bideoak, material inprimatuak, azalpen-testuak eta objektu-elementuak bilduko dira, elkarlaneko proiektuen aniztasunaren erakusgarri. Erakusketaren bidez, tokiko, estatuko eta nazioarteko komunitatearen arteko ikasketa- eta trukeespazio bat sortu nahi da.

CAPP sarea Europako hainbat kultur elkartek osatzen dute, eta elkarlaneko praktika artistikoen ikerketan eta zabalkundean jarduten du. Tabakalerak sare horretan parte hartu du Harrotu ileak proiektuaren bidez, ikasketarako eta trukerako sinergiak sortzeko bide ematen duen nazioarteko elkarlan-sare bat osatzen lagunduz. Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak gazte talde batekin lan egin du, gehienak migratzaileak, Tabakalerako eraikinean bizi diren askotariko errealitateak integratzeko eta haien laguntzarekin proiektua aurrera ateratzeko. Bada, kasu honetan, prozesu horixe erakutsiko du Tabakalerak erakusketa honen bidez.

  • Data: Ostirala, 2018ko Uztailak 20 > Igandea, 2018ko Irailak 2
  • Ordutegia: Jarraia
  • Lekua: 2. solairuko hall-a
  • Sarrera: Librea