Harrotu ileak. Prozesuak partekatzen - "Harrotu ileak. Prozesuak partekatzen" erakusketaren inaugurazioa - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

"Harrotu ileak. Prozesuak partekatzen" erakusketaren inaugurazioa

Harrotu ileak prozesuak elkarbanatzen

"Harrotu ileak. Prozesuak partekatzen" erakusketa uztailaren 20an, ostirala, inauguratuko da arratsaldeko 19:00etatik aurrera Tabakalerako bigarren solairuko hallean. Erakusketa testuinguruan jarriko duen ekitaldi baten ostean, Harrotu ileak proiektuan parte hartu duten musikariek emanaldia eskainiko dute terrazan (4. solairua). Artisten artean izango dira Mursego, Javi Pez, Telmo Trenor eta Juantxo "Glaukoma". 

Erakusketa

Erakusketan ikusgai egongo dira CAPP (Collaborative Arts Partnership Programme) sareko bazkide europarrek -hala nola, Tabakalerak- azken hiru urteetan egindako proiektuak. Bideoak, material inprimatuak, azalpen-testuak eta objektu-elementuak bilduko dira, elkarlaneko proiektuen aniztasunaren erakusgarri. Erakusketaren bidez, tokiko, estatuko eta nazioarteko komunitatearen arteko ikasketa- eta trukeespazio bat sortu nahi da.

Documentación

Argazkiak

Harrotu ileak. Prozesuak partekatzen : inaugurazioa

Harrotu ileak. Prozesuak partekatzen : inaugurazioa