- Harrotu ileak: zinea eta pintura murala - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Harrotu ileak: zinea eta pintura murala

Donostiko zein leku erabiltzen ditugu gure lagunekin? Norekin gurutzatzen gara? Leku horietan gustora sentitzen gara? Bertan sortzen diren harremanak aldatu nahiko genituzke? Zapalkuntzaren bat bizitzen dugula uste dugu? Nola agertzen da edo zein forma hartzen du zapalkuntza hori? Nola eraldatu ditzakegu botere harreman horiek?

2019/20 ikasturtean zehar zinea eta pintura murala landuko dugu, artista eta zinegile ezberdinen partehartzeaz lagunduta. Iraileko lehen saioa Donostiako Zinemaldian hasiko dugu, bertako pelikula bat ikusten, eta hiriko hormaren batean sorkuntza kolektiboa irudikatu edo gure pelikula propioa ekoiztuz bukatzea espero dugu.

Aisialdian Tabakalera erabiltzen duten gazte horietako bat bazara eta taldearekin bat egin nahi baduzu, idatzi hezkuntza@tabakalera.eu helbidera edo bila gaitzazu ostiralero eraikinean zehar!