Hasieratik. Zine feministaren historiak ARTIUM-en | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
2020-03-04 09:00

Hasieratik. Zine feministaren historiak ARTIUM-en

Datorren martxoaren 7an Gazteizko ARTIUMera iritsiko da zine feministari eskainiko zikloa.

 

Historia guztiek daukate hasiera bat. Baina ez dago historia bakarrik. Kontalari bakoitzak sortzen du bere historia hitzez hitz. Pelikulaz pelikula zinemaren historiaren kasuan. Eta historia guztiek hasiera bat daukaten bezala, zinemaren historia bakoitzak lehenengo pelikula bat dauka. Askotan Lumière anaien La sortie de l’usine à Lyon izaten da lehenengo pelikula hori.

Ziklo honetan proposatzen dugun hasiera ere 1895 urtean kokatzen da eta pelikula beraren proiekzio itxi batean. Baina begirada aldatzera gonbidatzen zaituztegu eta ikusleen artean Alice Guy aurkitzera. Saio hori ikusi eta urte betera, zinemaren historian lehenengo fikzio pelikulatzat hartzen denaren zuzendari bilakatu zen. Alice Guy hor zegoen hasieratik eta horregatik nahi dugu gure hasiera izan dadin. Gainontzeko ibilbidea emakume zinemagileen eskutik eta emakumezkoen ahotsek lagunduta egingo dugu zinema feministaren historia hau osatuz. Posible diren askotariko bat.

Tabakaleraren eta Artium Museoaren arteko elkarlana

 

Lehenengo saioa: Las pioneras

Martxoaren 7an, larunbata.

Lur Olaizola Lizarraldek (Donostia, 1988) aurkeztuta. Tabakalera-Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa.
· Les résultats du feminisme, Alice Guy, 1906, 7 min (Saint-Mandé, 1873 - Wayne,
AEB,1968)
· Madame a des envies, Alice Guy, 1906, 4 min (Saint-Mandé, 1873 - Wayne, AEB, 1968)
· La souriante Madame Beudet, Germaine Dulac, 1923, 35 min (Amiens, 1882 - Paris, 1942)
· Étude cinématographique sur une arabesque, Germaine Dulac, 1929, 7 min (Amiens, 1882
- Paris, 1942)
· At land, Maya Deren, 1946, 15 min (Kiev, 1917 - New York, 1961)

 

Bigarren saioa

Apirilaren 4an, larunbata

  • Saute ma ville, Chantal Akerman, 1968, 13'
  • Daisies, Věra Chytilová, Txekiar Errepublika, 1966, 76’, JB eta ingelesez azpitituluekin

 

Hirugarren saioa

Maiatzaren 9an, larunbata

  • Réponse de femmes: Notre corps, notre sexe, Agnès Varda, Frantzia, 1975, 8'
  • Daguerréotypes, Agnès Varda, Frantzia, 1976, 80'

 

Laugarren saioa

Ekainaren 6an, larunbata

  • Delphine et Carol, Insoumuses, Callisto McNulty, Frantzia-Suiza, 2019, 70'

 

Bostgarren saioa

Urriaren 7an, larunbata

  • Riddlles of the Sphinx, Laura Mulvey, Peter Wollen, Erresuma Batua, 1977, 92'

 

Seigarren saioa

Azaroaren 7an, larunbata

  • Euskal emakumeak, Mirentxu Loyarte, 1981, 10'
  • Born in Flames, Lizzie Borden, Estatu Batuak, 1983, 85'

 

Zazpigarren saioa

Abenduaren  12an, larunbata

  • The Watermelon Woman, Cheryl Dunye, Estatu Batuak, 1996, 90'