Kearen politikak - Herejeen alaba - Ander Lipus, Maider López Delgado, Ander Berrojalbiz | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Herejeen alaba

Irakurketa musikatua eta solasaldia

Herejeen alaba

Hitzaldi historikoak berregitea helburu duen Kearen Politikak programaren baitako ekitaldi honetan, zenbait elizgizonen irudimenaren eskutik, XII. mendeko Koloniatik XX. mendeko Durangora garamatzan istorio baten arrastoak jarraituko ditugu. Ander Lipus aktoreak Ander Berrojalbizen Herejeen alaba obra irakurriko du, Pamiela argitaletxeak argitaratu berri duena. Maider López Delgadok (biola) eta Ander Berrojalbizek (arrabita) osatzen duten Khantoria taldearen erdi-aroko musikak girotuko du irakurketa.

 

«Hereseak erre zituzten lekuan, errautsen artean, kristalezko bihotz bat aurkitu zen.»

Orreagako IV. Kronika

 

Fraile bat Orreagatik Durangorantz abiatzen da. Hara helduta, biharamunean hamabi hereje erreko dituztela jakingo du, haien artean haur bat, herejeen alaba. Hau da Kristalezko bihotza narrazioaren abiapuntua.

Joseba Sarrionandiak «literatura arturiko eta mediebalean murgilduta» bizi izan zuen kartzelako «denbora hutsean» izkiriatutako narrazio hura iturri historikoetan gordetako errealitatea fikzioarekin uztartzen duten horietakoa da. Hala ere, proiektu honen eragile izan diren aurkikuntzek agerian utzi dutenez, kasu honetan, errealitatea eta fikzioaren arteko erlazioa zeharo korapilatsua da, historia eta istorioaren hainbat geruzatan azaltzen dena.

 

Streaming bidez jarraitu ahal izango duzu aurkezpena hemen

Guests