Hezkuntza
Hezkuntza proiektuaren helburu nagusia Tabakalerako kultur proiektua, eragile eta testuinguru ezberdinekin erlazioan jartzea da. Mediazioa, ikerketarako eta ezagutza sortzeko tresna gisa ulertzen du. Horrela, garatzen dituen programak, lekuan lekuko harreman eredu eta sorkuntza moduekin elkarlanean eraikitzen dira. Errealitate bakoitzaren erritmo eta dinamikara egokitzen gara, sarearen filosofiarekin lan eginez eta ezagutza kolektiboak ekoiztuz.
Praktika horiek beti, ekoizpen kultural garaikideen eta pedagogien gainean pentsatzea baimentzen diguten ikerketa eta gogoeta-prozesuekin batera doaz.

Aipatzekoak
Zoom. Bideo Laborategia
Beste urte batez aurrera jarraitzen dugu Zoom proiektuarekin, ikus-entzunezkoetan, kultura garaikidean eta artean sakontzeko interesa duten gazteen lantaldearekin. 16 eta 21 urte artean badituzu, zinema ikusi eta egitera etorri nahi baduzu, zeure interesak eta kezkak azaldu nahi badituzu... hau da zure lekua!
Irakaslegoarekin programa
Topaketa hauek elkarrekiko ikasketa prozesuak sortu, dauden premiak eta interesak ezagutu eta hezkuntza tresna irekiak ahalbidetzeko espazio moduan ulertzen ditugu. Horretarako, elkarrizketa esparru bat eskaintzen dugu hezkuntzaren eta kultura garaikidearen artean.
REC: Zinema Esperimentala
DBHko 3 eta 4. mailako, batxillergoko eta LHko ikasleentzat ikus-entzunezko lantegi programa honen helburua ikus-entzunezkoa auto-irudikapena eraikitzeko eta ikusarazteko tresna gisa lantzea da.
0-6 Bizi!
0-6 bizi! 0 eta 6 urte bitarteko haur eta familiei zuzendutako proiektua da. Bere helburuen artean daude: adin tarte honetako haurren heziketa eta sormena lantzea, zein gurasoen intereseko gaiak jorratzea.
Archiveras
Archiveras proiektua ezagutzaren eraikuntza kolektiboa aktibatzeko sortu den espazioa da, Tabakalerako langile ohi eta berrien topaketa batzuetatik sortua.
Kamaleoiak gara!
Kamaleoiak gara! txiki eta helduei zuzendutako jarduera programa da. Haurrek heldu batek lagunduta hartuko dute parte: ama eta alaba, osaba eta iloba, amona eta biloba, elkarrekin erakusketekin, antzerkiaz edota musikaz gozatuz.
Ikastetxeak eta elkarteak
Tabakaleraren eta hezkuntza komunitatearen artean harreman iraunkor bat ahalbidetzeko asmoz, zenbait programa proposatzen ditugu askotariko denbora eta premietara moldatu ahal izateko, besteak beste: lehen eta bigarren hezkuntzako eta batxillergoko taldeekin eta elkarteekin ibilbide-tailerrak, epe ertain eta luzeko ko-diseinuan oinarritutako programak, irakaslegoarekin programa... Era horretan, espazio publikoan egindako interbentzioak, lantegiak, zine saioak, jarduera esperimentalak edo erakusketetan barrena paseoak eginez, gaur egungo sorkuntzan sakonduko dugu.
Informazio gehiago
Bisita solasaldiak
I Never Said Umbrella erakusketaren edukietan murgiltzeko bisita solasaldiak, Tabakalerako hezkuntza taldeak gidatuta.
Bisita esperimentalak
Bisita hauek hezitzaileak, zientzialariak, biologoak, historialariak, antropologoak, ikasleak... gonbidatzea proposatzen dute erakusketetan interpretazio berriak egin eta zentzu geruzak gainera ditzaten.
Testu-inguruan
Testu-inguruan, Tabakalerako erakusketekin batera funtzionatzen duen ikerketa talde bat da.