Lan lerroak

00 /

Eskema

 

Hezkuntza - Lan Lerroak

01 /

Erakusketekin elkarrizketan

 

Nola sortu elkarrizketak erakustaretoetan? Nola gurutzatu arte praktikaren alorreko jakintza espezifikoak halakoak ez direnekin? Nola artikulatu ikerketa prozesu kolektiboak esparru horretan?

Erakusketekin, erakusketetatik eta erakusketetan lan egiteak, haiek sistema dinamiko eta iragazkor moduan ulertzea dakar, bertan jakintza gurutzaketak probokatzeko. Erakusketak eremu desberdinetatik irakurri eta aktibatu ditzakegun konstelazioak dira, eta hauen bitartez esanahi berriak sortu ditzakegu.

02 /

Espazio Publikoa

 

Zer potentzial dute espazio publikoek hezkuntzari dagokionean? Portaerak baldintzatu eta ekintzak mugatu ditzakete? Nola jardun dezakegu leku horietan kolektibitateak eraikitzeko?

Etengabeko ikasketa prozesuak gauzatzen diren lekuak dira espazio publikoak. Maniobra arkitektoniko eta urbanistikoek espazio publikoan garatzen diren jarrera batzuk normalizatu eta hegemoniari erantzuten ez dioten beste batzuk kontrolatzeko ahalmena dute. Gune publikoak batera bizi eta habitatu behar dira, eta hezkuntza, hauen erabilera eta eraldaketa posibleak pentsatzeko espazio on bat da.

03 /

Ikusentzunezko narratibak

 

Ikusteko, entzuteko edo narratzeko modu nagusien alternatibak sortu al daitezke? Era kritikoan pentsatu daiteke sortu eta hedatzen ditugun irudien inguruan?

Ikus-entzunezko praktikek mundu berriak sortzea ahalbidetzen dute. Film bat gai da subjektibotze prozesuak, eta aldi berean baita irudikapen kolektiboak ere, sortzeko. Narratzea, jokatzea, entzutea edo begiratzea jarrera hartze politiko gisa ulertu daitezke.

04 /

Feminismoaren eta gorputzaren pedagogiak

 

Jakintza guztiak maila berean kokatzen dira, edo batzuk ikusezin bihurtzen dira? Nola aktibatu dezakegu gorputzaren entzuketa, eta leku horretatik ikasi? Bizitza eta zaintzak erdigunean jartzeak duen garrantziaz ari garenean, zertaz ari gara?

Badira zilegitasunik ez duten jakintzak eta ezagutzak, nork bere burua enuntziatzeko interesgarriak direnak, kategoriak deseraikitzeko baliagarriak direlako. Lehentasunezkoa da gaur egun ikasketa komun bat aldarrikatzea zaintzen bidez, bizitza eta gorputza intelektoaren maila berean jarriz. Harremanak izateko molde berriak gorpuztea, hartara hierarkia tradizionalak iraultzeko.

05 /

Eskola: hezkuntza ikerketa gisa

 

Zer ikerketa praktikak gertatzen dira hezkuntzan kokatutako ezagutzatik? Nola egin daiteke gogoeta gure praktiken inguruan hezkuntza lanaren beraren bidez? Zer ekintza eta ikerketa metodologia interesatzen zaizkigu alor horretan?

Hezkuntzak etengabeko gogoeta eta ebaluazio prozesu bat izan behar du. Ildo horretan, proposatzen dugu hartaz pentsatzea ekoizpen kultural eta ikerketa kolektibo modura, baita instituzionalitate molde berrien esperimentazio prozesu modura ere. Instituzioaren kanporantz eta barrurantz pedagogia egitea.