| Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Proiektuak

  • Eskola aldiriak deialdia

    Eskola aldiriak

    2014 > 2018
    Eskola aldiriak deialdia urtero egiten da eskolako, auzoko edo hiriko esparruetan artegintza eta hezkuntza proiektu bat lankidetzan burutzeko. Lan egiteko prozedurak berraztertzeko eta ibilbide luzeko ikasketa prozesuak abiarazteko aukera eskaini nahi du, hezkuntza komunitatearekiko aliantzak sendotzeko ahaleginean.

    + Info

  • harrotu ileak

    Harrotu ileak

    2016 > 2018
    Harrotu Ileak proiektuak hausnarketa bat proposatzen du bi zentzutan: alde batetik, gazteek erabiltzen duten inguruari buruzko gogoeta sustatzen du gazteen artean eta bestetik erakunde mailako hausnarketa sustatzen du, bertako espazio publikoen erabilera eta okupazioa definitzeko.

    + Info

  • Archiveras

    Kearen artxibogileak

    2016 > 2018
    "Archiveras" proiektua ezagutzaren eraikuntza kolektiboa aktibatzeko sortu den espazioa da, Tabakalerako langile ohi eta berrien topaketa batzuetatik sortua.

    + Info

  • Hiria Hackeatu

    Hiria Hackeatu

    2014 > 2018
    Lantegi hau 12 eta 17 urte arteko gazteei zuzendua da eta parte hartzen duen gazte taldearekin batera, ingurumena arakatzen dugu begirada kritiko batetik, eta eraldaketak proposatzen ditugu elkarlanean eta teknologia digitalen laguntzaz sortutako artefaktuen bidez.

    + Info

  • Mañana goodbye

    Elkarrekin lan egiten duen emakume taldea. Mañana Goodbye

    2015 > 2018
    Bi galdera garrantzitsuri heltzen dion proiektua da: lanari dagokionean, zer behar dugu iraganetik? Eta nola eta nondik hitz egin memoriaren inguruan?

    + Info

  • 0-6 Bizi

    0-6 Bizi!

    2016 > 2018
    0-6 bizi! 0 eta 6 urte bitarteko haur eta familiei zuzendutako proiektua da. Bere helburuen artean daude: adin tarte honetako haurren heziketa eta sormena lantzea, zein gurasoen intereseko gaiak jorratzea.

    + Info

  • Zoom bideo laborategia

    Zoom. Bideo Laborategia

    2015 > 2018
    ZOOM. Bideo Laborategia praktika artistiko garaikideak, eta ikus-entzunezkoa bereziki, Tabakaleraren programak lantzen duen ikuspuntutik abiatuta hezkuntzan txertatzeko saiakera da.

    + Info

  • Egiamapa

    Trans¨itoak

    2013
    Eremu publikoan eta arkitekturan erakundeak izan dezakeen esku-hartzeari buruzko bitartekotzako eta hirigintza egokigarriko proiektu bat da. Urtean zehar aurrera eraman den programaren zati handi batek hiria jokaleku gisa hartu nahi izan du, hiriari eta eremu publikoari buruzko politiken inguruko galderak sortuta.

    + Info