Bizigarriak: zirkulazioa eta euforia - Hillel Schwartz-en hitzaldia eta José Luis Maire-ren kontzertua - Hillel Schwartz , José Luis Maire | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Hillel Schwartz-en hitzaldia eta José Luis Maire-ren kontzertua

Making noise (Hillel Schwartz)

Hillel Schwartz-en "Making Noise" argitalpenaren irudi bat

18:00 - Adrenalina, anfetamina eta abiaduraren bihotza. Hillel Schwartz-en hitzaldia

Badirudi kapitalismo azkarraren garaian bizi garela: nanosegundotako burtsa-operazioak, pikosegundotako kalkulu kuantikoak, arrisku aurreratuak eta inpazientziaz beteriko pazienteak larrialdietan, planeta aurreikusi baino azkarrago eraldatzen ari diren klima-aldaketak, denborarekiko antsietatea eta publizitateak baztertutako aisialdiaren galera, berriz laburtutako laburdurak, truke globaleko bat-bateko irudi deformatuak, zientzia-fikzioak baino nazioarteko korporazioen kontabilitateak distortsionatutako abiadura.

Mundu honen alde egiten dutenek haren guztizko naturaltasuna ospatzen dute, haren berehalakotasuna, aurreikusi ezinezko sinkronikotasunak, korronte erradikala, originaltasun nahasgarria, promesa iraultzailea. Mundu honegatik protesta egiten dutenek, ordea, dagozkien erritmoen arabera hazitako jaki motelez gozatzea ospatzen dute, arnasaldi sakonen martxan ozen irakurritako esaldi luzeen soinua, paseo lasaien eta ibaien bihurguneen zinestesia, erlojurik gabeko lo-kuluxkaren espazio isilak, filosofiaren nahitasuna.

Eta gaur egungo abiaduraren ideia, izaera eta esperientzia (eta horri ematen dizkiogun erantzunak) antzemateko, onena dugu alderatzea gure gorputzak berez sortzen duen estimulatzaile baten, hau da, adrenalinaren historia mediko eta kulturala eta hura imitatzen saiatzean gehiegikerietan erortzen den beste estimulatzaile sintetiko baina oso zabaldu bat, hau da, anfetamina, ezta?

 

19:00 - Perfect Tuning José Luis Maireren kontzertua.

1974ean La Monte Young musikariak The Well-Tuned Piano konposizioaren 55 interpretazioetako bat grabatu zuen Gramavision disketxearentzat. Lan honetan, afinazio justuko berezko eskala txundigarria erabili zuen Youngek, diskoaren liburuxkak minutuz minutu, akordeen jarraipena azaltzerakoan erakusten duen bezala.

j.l.maireren kontzertu honek, akorde nagusi hauetako baten entzunaldia proposatzen du, Magic chord deritzona, hortarako sintetizatzaile modularraz eta bozgorailu ezberdinetara banatzen diren zortzi osziladore analogikoz baliatuta. Akordea osatzen duten nota bakoitzaren kanal anitzeko difusio honek, minimalismoarekin sortu ziren hainbat tekniken berrirakurketa elektronikoa ahalbidetzen du.

Guests

Hillel Schwartz

Historialari kulturala, olerkaria eta itzultzailea

José Luis Maire

j.l.mairek nagusiki sintetizadore analogikoekin egiten du lan.

También te puede interesar

Lantegiak
2017-06-08 > 2017-06-09 - 10:00-19:00

Hillel Schwartzek gidatutako lantegi honen ...

Lekua:

+ Info

Kontzertuak, Hitzaldiak eta mintegiak
2016-07-06 > 2016-07-07

Bizigarriak: zirkulazioa eta euforia...

Lekua:

+ Info

Aurkezpenak, Kontzertuak
2016-11-17 > 2016-11-19 - 19:00

Ezorduan programaren bigarren ekitaldian ...

Lekua:

+ Info