Hiria eta bestelako politikak | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Hiria eta bestelako politikak

Compártelo:
  • Urtea: 2013 > 2016

2013an jarri zen abian Hiria eta Bestelako Politikak, Tabakalerako hormak eraisten eta berreraikitzen ari ziren bitartean. Gobernu ekintza eta estrategien eta publikoa denaren gaineko kontrolaren atzean dauden politikak etengabe zalantzan jartzea du xede proiektua, bai hiriaren bai lurraldearen dimentsioa eta gaitasun politikoa azpimarratuz. 

Abiapuntuan dago gune publikoek jasan duen eta hirigintzaren praktika gidatu duen merkantilizazio prozesua aitortzea, baita arkitektoak antzeztu duen aliatu papera ere propaganda kapitalista fordistan. Komunaren eraikuntzaren zentzu galera eta subjektu politikoaren desaktibatzea izan dira horren ondorioak. Hiria eta Bestelako Politikak proiektuak bilatzen ditu beste modu batzuk arkitekturaren lanari aurre egiteko, botere hegemonikoekiko eta politika estetizatuekiko loturak askatuz. Bizitza gertatzen den guneen gaineko kontrol logika gainditzea dakar lekualdatze horrek, esperientzian, parte hartzean eta espontaneotasun soziala azpimarratzen duen logika komunitarioa berpizteko, beste edozein motibazioren gainetik. Arkitektura balizko tresna emantzipatzaile gisa hartuta, desadostasun eta fikziozko lekuak bultzatzen dira, haietan arrakalak haztatzeko, azken batean beste hiri bat eta beste lurralde bat eraikitzeko.

Hiria eta bestelako politikak 2017-2018: boterearen formak eta geografiak (III)

2018-10-19 > 2018-10-20

""Hiria eta bestelako politikak"" saio publikoaren xedea da 2017ko urrian hasitako hausnarketa partekatu eta osatzea

+ Info

Jarduerak

Hiria eta bestelako politikak 2017-2018: Boterearen formak eta geografiak (II)

2018-05-05 > 2018-05-06

'Hiria eta bestelako politikak' proiektuaren seigarren edizioan ere, 2017an hasitako ikerketa-lanari helduko zaio, lurraldeko egituren eta gorputz-bizipenen artean sortzen diren botere- eta indarkeria-harremanak agerian jartzeko asmoz, arkitekturak indarkeria sorrarazten duelako hipotesia aintzat hartuta.

+ Info

Hiria eta bestelako politikak 2017-2018: Boterearen formak eta geografiak

2017-10-06 > 2017-10-07

Hiria eta bestelako politikak programa iritsi da 2017-2018ko ediziora, eta oraingoan ideia hau aztertuko du: arkitektura indarkeria sortzeko eta eragiteko tresna izan daitekeela.

+ Info

Jarduerak

Hiria eta bestelako politikak IV: Instituzioa hiri gisa

2016-06-03 > 2016-11-02

2013an jarri zen abian Hiria eta Bestelako Politikak, Tabakalerako hormak suntsitzen eta berreraikitzen ari ziren bitartean. 

+ Info

Hiria eta bestelako politikak (III): Arkitektura emantzipatu baterantz

2015-05-22 > 2015-11-14

“Hiria eta Beste Politikak”-en laugarren saio honek izaera praktiko eta aktibo bat duten jarreretatik abiatuz,arkitektura emantzipatu batetarako bidean gerturapen ezberdinak bultzatu nahi ditu.

+ Info

Jarduerak

Hiria eta bestelako politikak: Logika komunitarioa

2014-10-16 > 2014-10-18

Hitzaldiak eta lantegiak izango dira, hiri eraikuntzaren kudeaketa ereduen inguruan hainbat adituren parte hartzearekin, hala nola, Carmelo Rodríguez Cedillo (PKMN), Manu Pascual (Zuloark) eta Itziar González Virós.

+ Info

Jarduerak

Jarduerak