- Hiria eta bestelako politikak: Logika komunitarioa - Zuloark, Itziar González Virós | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Hiria eta bestelako politikak: Logika komunitarioa

Programa 08: Arkitektura Astearen baitan antolatutako Hiria eta bestelako politikak ekimenaren edizio berri honek hiriaren eraikuntza logika komunitarioaren ikuspuntutik aztertuko du. Horretarako, hitzaldiak eta lantegiak izango dira, hiri eraikuntzaren kudeaketa ereduen inguruan hainbat adituren parte hartzearekin, hala nola, Carmelo Rodríguez Cedillo (PKMN), Manu Pascual (Zuloark), Itziar González Virós, Ula Iruretagoiena eta Ibon Salaberria. Gainera, 2013ko Hiria eta bestelako politikak jardunaldien ondorioak jasotzen dituen argitalpena ere aurkeztuko da.

Logika komunitarioak: 60-70. hamarkadetako esperientzien errebisio kritikoa

Egungo egoerak 60 eta 70. hamarkadetan bizi zenarekin zerikusia du: politika administratiboen krisia, naturarekin harremana eta politika alternatiboen bilaketa... Garai hartan, modelo eta mugimendu ezberdinak piztu ziren aldarrikapen komunitarioetatik. Gaur egungo egoeran kokatzeko xedearekin, esperientzia hauetatik baten bat berreskura daiteke?

Hiriaren eraikuntzan kudeaketa ereduak

Hiria da, gaur gaurkoz, elkarbizitzaren espazio nagusia eta akzioaren leku estrategiko bilakatu da, duela 40 urte nekazal eremua izan zen bezala. Nekazal-eremua eta hiriaren arteko banaketa estuagoa bilakatu da denborak aurrera egin ahala eta hirian gertatzen den orok bere eragina du nekazal komunitateetan. Hala eta guztiz ere, instituzionalizatutako hiriak ezin du gatazka sozialen konplexutasuna kudeatu eta publiko-pribatuaren artean tradizionalki eman den bereizketa lañoegi agertzen zaigu gaur egun, hiriak eta politika garaikideak eskatzen dituen harreman maila konplexua dela-eta. Horregaitik, hiriaren eraikuntza ekiterakoan, negoziazio eremu eta komunaren kudeaketaren eredu berriak behar ditugu.

 

Jardunaldien programa

 

Urriak 16, ostegunez

19:00 IBON SALABERRIAREN "HIRIA BESTE POLITIKA BATZUEN ARTEAN" (TABAKALERA, 2014) liburuaren aurkezpena eta hitzaldia: ARQUEOLOGÍA DEL FUTURO. Carmelo Rodríguez Cedillo (PKMN)

Arkitekturaren historian zehar arkitektura bera, hau da, hirien etorkizunari aurre egiteko euren artean desberdinak diren manifestazio ugari eman izan dira. Manifestazio, alternatiba edo proiektu hauek askotan irainduak izan dira izaera orokorra duen teoria historikoen aldetik, erabat baztertuak izan direlarik, gehien bat hauen jarraipen ezagatik. Beraz, ezin dira ikuspegi historiko batetik aztertu, “erabateko” Arkitektura Historiatik at geratzen direlako, horregatik diziplina berri baten barruan sartzeko beharra sortzen da: etorkizunaren arkeologia.

20:00 Hitzaldia: RIDERS OF THE LOST ARKITECTURE. Manu Pascual (Zuloark)

Raiders of the Lost Arkitecturek arkitektuen profesionaltasunaren berikuste bat planteatzen du, hiriak egunotan jasaten dituen eraldaketa sozialekin erlazionatuz hau pentsatzeko, ikasteko eta diseinatzeko ikuspegi berrietatik abiatu ahal izateko. Ahots nabarmenak ugaritzen diren lekuak, non edozein pertsona aditu bihurtu daitekeen eta adituena laguntzaile soil bilakatu daitekeen.

 

Urriak 17, ostiralez

16:00-18:30 Lantegia: ALKATE TXIT AGURGARRIA. Carmelo Rodríguez (PKMN) eta Manu Pascual (Zuloark). *(Izen ematea beharrezkoa da)

Hiriaren eraikuntza tresna, metodologia eta profesional ezberdinekin garatzen da baina administrazioak diseinu ofizialetik betiko dinamikak aldatzeko denbora asko behar izaten dute. Lantegi honen bidez hirian aditu direnen kontseilu bat sortu nahi dugu, denon artean ohiko diren prozesuen berrikuntza bat proposatzen dituen gutun bat alkateei idazteko.

19:00 Hitzaldia RE-VOLTA. Itziar González Virós

Hasiera batean eliteak, formazio eta kultura zutelako, despotimo ilustratua egiteko egokienak ziren. Une honetan juxtu kontrakoa gertatzen da. Hiritarren artean ezagutza gehiago dago alderdi politiko eta erakundeetan baino. Buruzagi ezjakinak izan ditzakegu, gertatzen zaigun bezala, zeharo ilustratua baina urruti dituen hiritarren aurrean. Estatuako historiaren hobekien ikasita dagoen belaunaldia da, erbesteratu nahi dutena, gauzak aldatu ditzakeen munizioa delako. Parlamento Ciudadano proiektuak ezagutza hori atxikitu nahi du, hiritarren artean hedatuta dagoen hori, eta buru bat bezala funtzionatzen hastea.

 

Urriak 18, larunbatez

11:30-13:30 Lantegia: PARLAMENTO CIUDADANO: AMANKOMUNEKO EREMUEN ERAIKUNTZA. Itziar González Virós. *(Izen ematea beharrezkoa da)

Parlamento Ciudadanok legeak egiteko ahalmena hiritarren ezagutzan dagoela antzematen du. Ahalmen exekutiboa gure esku dugu desobedientzia zibila, kanpaina, akzio eta mugimendu sozial, ikaskuntza toki edota kultura politikoaren bidez. Gure indarra lobbiekiko denon onurarako lan egiten dugulako da. Mundua kolaboratiboa izango da edo ez da izango.

 

 

Dokumentazioa

Argitalpena jaitsi pdf formatuan (515 kb):

  Hiria eta beste politikak (pdf - 0.6mb)

 

 

  • Data: Osteguna, 2014ko Urriak 16 > Larunbata, 2014ko Urriak 18
  • Lekua: SUKALDEA Mandasko Dukea, 32 (Atotxa Dorreko Etxabea) Donostia
  • Norentzat: Arkitekturan, soziologian, urbanismoan, mugimendu sozialetan eta, besteak beste, historian interesa dutenentzat.
  • Arquitectura
  • Ciudad

Guests

Zuloark

Arkitektura, urbanismoa eta ikerketa lan ildo nagusi dituen kolektiboa.

Itziar González Virós

Arkitektoa eta urbanista