Hiria eta bestelako politikak IV: Instituzioa hiri gisa - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Hiria eta bestelako politikak IV: Instituzioa hiri gisa

Hiria eta bestelako politikak

2013an jarri zen abian Hiria eta Bestelako Politikak, Tabakalerako hormak botatzen eta berreraikitzen ari ziren bitartean. Proiektuaren nahia, gobernu ekintza eta estrategien eta publikoa denaren gaineko kontrolaren atzean dauden politikak etengabe zalantzan jartzea da, hiriaren nahiz lurraldearen dimentsioa eta gaitasun politikoa azpimarratuz.

Laugarren edizio honen abiapuntuan dago gune publikoek jasan duten eta hirigintzaren praktika gidatu duen merkantilizazio prozesua aitortzea, baita arkitektoak propaganda kapitalista fordistan antzeztu duen aliatu papera ere. Ohikoaren eraikuntzaren zentzu galera eta subjektu politikoaren desaktibatzea izan dira horren ondorioak. Hiria eta Bestelako Politikak proiektuak beste modu batzuk bilatzen ditu arkitekturaren lanari aurre egiteko, botere hegemonikoekiko eta politika estetizatuekiko loturak askatuz. Bizitza gertatzen den guneen gaineko kontrol logika gainditzea dakar lekualdatze horrek, esperientzian, parte-hartzean eta espontaneotasun soziala azpimarratzen duen logika komunitarioa berpizteko, beste edozein motibazioren gainetik. Arkitektura balizko tresna emantzipatzaile gisa hartuta, desadostasun eta fikziozko lekuak bultzatzen dira, haietan arrakalak haztatzeko, azken batean beste hiri bat eta beste lurralde bat eraikitzeko.

 

 

Gonbidatuak

Arkitektoa eta EHUko irakaslea

Koordinatzailea

Arkitektoa, hirigilea eta EHUko irakaslea 

Koordinatzailea

Hiritik-At Kooperatibaren sortzailea eta bazkidea

Gonbidatua

Editorea, kritikaria eta komisarioa

Gonbidatua

Arkitektoa eta urbanista

Gonbitadua

Irakaslea

Gonbidatua

Arkitektoa.

Gonbidatua

Idazlea

Gonbidatua

Tabakalerako Hezkuntza arloko arduraduna

Arkitektoa

Gonbidatua

También te puede interesar