Harrotu ileak - Hiria eta migrazio prozesuak - Santiago Alba Rico, Mercedes Jiménez, Ahmed Al-Nawas, Felipe Polanía, Ongi etorri errefuxiatuak, Kolore guztiak, Bidez bide, Samira Goddi, Ane Iturbe, Loira Manzani, Ibrahim Reghioui, Laia Abokatuak, Katya Reimberg | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Hiria eta migrazio prozesuak

Topaketa

harrotu ileak topaketak migrazioa

Migrazio prozesuei buruzko 3 eguneko topaketa izango da maiatzaren 17, 18 eta 19an Tabakaleran, Harrotu ileak programaren baitan. Topaketa honetan gaiaren inguruko aditu eta elkarteek bat egingo dute hausnarketa bultzatu eta egitasmo ezberdinak partekatzeko.

Gizartea eta bere partaide garenok etengabeko mugimenduan murgilduta bizi gara. Norbanako zein kolektiboen behar edo desirak ase ahal izateko, une eta gune berriak bilatze aldera, ametsak zaku batean sartu, berau bizkarrera eraman eta abiatzen gara. Mugimendu honetan, iparralde eta hegoalde ekonomikoen arteko ezberdintasuna azaleratzen da, bakoitza non jaio den aintzat hartuta munduan barna bidea egitea errazago edo zailago izan litekeelarik. Bi norabideko fluxua da: batetik, bizitzaren alde eta honen hobe beharrez ematen den errealitatea, nagusiki hegoaldetik iparralderako noranzkoan. Bestetik aisialdi denboran, ustezko ongizate baten ikuspuntutik ematen den mugimendua, iparralde-hegoalde noranzkoan. Migrazioak lehen multzoan kokatzen dira, zenbaitentzat arazo bilakatu litekeena, bigarrena aukera bezala irakurtzen den bitartean.

Zer da eta nola eraikitzen da pertsona baten identitatea? Zein dira batzuk legitimotzat hartu eta besteak zapaltzeko gaur egun gure jendarteak darabiltzan irizpideak? Munduko kulturak eta identitateak etengabe aldatzen doaz, bizirik daude, denbora eta espazioan zehar transformatzen dira, ahal den moduan, garai berrietara egokituz. Baina, egokitzapen hori zein norabidetan ari da ematen gure espazio publiko zein pribatuetan? Jakin badakigu, gure artean, gure kaleetan, gero eta pertsona gehiago aurkitzen direla kale egoera zaurgarrian, eta ez da kasualitatea, kolektibo honen gehiengoa, agiri ofizialik gabe edota errolda agiritik kanpo dagoen emigrante edota errefuxiatua izatea.

Tabakalerako espazio irekietan egoten diren pertsonen artean, deskribapen honi erantzuten dioten asko daude. Hezkuntza arlotik Harrotu ileak proiektua martxan jarri zen orain dela urtebete, kultura eta artearen esparrutik ere erantzun bat emateko aukera dagoela uste osoz.

Topaketa hauek kolektiboki zein indibidualki, arte mundutik zein gizarte hezkuntzatik marko hori aztertu, ulertu eta erantzun-sareak eraikitzeko antolatu dira. Onintze Kamino Landa eta Oier Gonzalez Bilbatuarekin elkarlanean.

 

EGITARAUA

* Jarduera guztiak Z aretoan (1. solairua) izango dira. Streaming bidez jarraitu ahal izango dira saio guztiak streaming.tabakalera.eu webgunean.

 

MAIATZAK 17

18:30 Migrazioak eta krisi globala (ES+ AR)

Santiago Alba Rico

19:30 Bizi esperientzia bat (ES+ AR)

Katya Reimberg

20:00 Museum of Impossible Forms (EN + EU + ES + AR)

Ahmed Al-Nawas

 

MAIATZAK 18

18:30 Mugikortasunak eta mugak. Prekarietatetik mediaziora (ES + AR)

Mercedes Jiménez

19:30 Bizi esperientzia bat (ES + AR)

Ibrahim Reghioui

20:00 Hirian geratzeko gida (ES + AR)

Felipe Polanía

20:45 Harrotu ileak (EU + AR)

Ana Revuelta eta Leire San Martin, Tabakalerako hezkuntza arloa

 

MAIATZAK 19

9:30 Bertako testuinguruaren argazkia I (EU+ES+AR)

Samira Goddi, Ane Iturbe, Laia Abokatuak, Loira Manzani

11:30  Bertako testuinguruaren argazkia II (EU+ES+AR)

Bidez Bide elkartea, Kolore Guztiak elkartea, Ongi Etorri Errefuxiatuak plataforma

16:00 Lan-saioa

 

  • Data: Osteguna, 2018ko Maiatzak 17 > Larunbata, 2018ko Maiatzak 19
  • Ordutegia: 18:30 - 21:00 / 9:30 - 19:00 (larunbata)
  • Lekua: Z Aretoa
  • Sarrera: Librea lekuak bete arte
  • Prezioa: Doan

Guests

santiago alba rico harrotu ileak

Santiago Alba Rico

Idazlea eta saio-idazlea

Mercedes Jimenez Harrotu Ileak

Mercedes Jiménez

Aktibista eta ikerlaria

Ahmed Al-Nawas

Komisarioa eta doktoregaia Âbo Academy-an

Felipe Polaina

Felipe Polanía

Ekintzaile politikoa eta hezitzailea

ongi etorri errefuxiatuak

Ongi etorri errefuxiatuak

Errefuxiatuen aldeko plataforma

Kolore guztiak Harrotu Ileak

Kolore guztiak

Kulturarteko elkartea

Bidez bide harrotu ileak

Bidez bide

Gizarte sustapenerako elkartea

Samira Goddi Harrotu Ileak

Samira Goddi

Kultura aniztasuneko teknikaria

Ane Iturbe Harrotu Ileak CEAR

Ane Iturbe

Abokatua

Loira Manzani SOS Arrazakeria

Loira Manzani

SOS Arrazakeriako kidea

Ibrahim Reghioui

Ibrahim Reghioui

Zerbitzaria

laia abokatuak

Laia Abokatuak

Abokatuak

Katya Reimberg

Ekintzailea eta feminista