Hiriak jarraituko zaitu - Javier Pérez Iglesias | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Hiriak jarraituko zaitu

Argazki-liburu, liburu eta ez-liburuekin kontatutako istorioa

 Hiriak jarraituko zaitu

Gai hauen inguruan hitzegiten duen  hitzaldi performatiboa da hau: hiria, biztanleak,  gentrifikazioa, borrokak, festak… Fisikoki agertzen diren dokumentuen bidez osatzen da hitzaldia (liburuak, argazki-liburuak, artista liburuak, fanzineak, e.a.). Hauek, aldez aurretik ipini dugun hiri imajinario baten planoan aurkitzen dute bere lekua.

Aipatutako dokumentu guztiak Madrilgo Unibertstitate Konplutenseko Arte Eder fakultateko liburutegitik datoz. Gabriela Cendoyak San Telmo Museoko liburutegian utzi duen bilduma ere erabiliko da.

Hitzaldiaren amaieran parte-hartzaileek eduki guztiak kontsultatu ahal izango dituzte.

 
 

  • Data: Osteguna, 2018ko Apirilak 19
  • Ordutegia: 18:30 - 20:00
  • Lekua: Ubik. Tabakalerako sorkuntza liburutegia
  • Hizkuntza: ES
  • Sarrera: Librea

Guests

Javier Pérez Iglesias

Javier Pérez Iglesias

Liburuzain-aktibista