Hirikikas - Elkarlanean egiteko Ikasteko jarduera ildoa | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Hirikikas

Hirikikas Hirikilabs
Partekatu!

Elkarlanean eginaz Ikasteko jarduera ildoa da. Hirikilabsen ezagutza guztiak tailer eta material digital (post, tutorial, kode, diseinu...) bihurtzen ditu Hirikikasek, herritarrei hel dakizkien. Horretarako, tailer programa bat proposatzen du. Bertan teknologia modu sortzailean erabiltzen duten proiektuak garatzen dira, prozesuan tresnak erabili eta teknikak ikasiz. Saio bakoitzean, beren ezagutzak gainerako partaideekin partekatu dituzten gonbidatuek parte hartzen dute, eta guztiek dute irakasteko, ikasteko eta dokumentatzeko ardura. Izan ere, horretan datza ikaskuntzaren dinamika.

Jarduerak

  • Lantegiak
    2018-10-03 > 2018-11-28 - 17:00-20:00 (Asteazkenetan)

    laborategiko ehungintza estazioko tresneria eta materialen erabilera eta kudeaketa egokia ahalbidetuko duten elementuak eraikiko ditugu zortzi saiotako lantegi honetan.

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2018-10-02 > 2018-10-09 - 17:00-20:00 (Astearteetan)

    Laser mozketa material ezberdinen mozketa egiteko erabiltzen den teknika da. Laser potentzia altua biltzen du lan egingo duen materialaren azaleran. 

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2018-09-11 > 2018-09-25 - 17:00-20:00 (Astearteetan)

    Lantegiak izango dituen hiru saioetan plaka ezberdinak ezagutu, beraien ezaugarri nagusiak aztertu eta proiektu ospetsu eta esperimentalak ezagutzeko aukera izango dugu (media center, mini pc, zerbitzaria edo arcade makinak, adibidez).

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2018-07-04 > 2018-07-05 - 17:00-20:00

    Laborategiko ehungintza estazioko biniladora eta lisaburdinari etekin guztia ateratzeko beharrezkoak diren ezagutzak ikasteko lantegia.

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2018-06-19 > 2018-06-20 - 17:00-20:00

    KiCad Eda software librearekin zirkuitu elektronikoak diseinatzen ikasteko lantegia.

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2018-06-01 > 2018-06-02 - 17:00-20:00/10:00-14:00

    Lantegi honetan, node-red ulertzen eta erabiltzen saiatuko gara, NEST motako DIY termostato bat sortuz. Gailu horrekin, gure etxeko tenperatura urrunetik jarri edo kontrolatu ahal izango dugu edozein aparatu mugikorren bidez.  

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2018-05-29 > 2018-05-30 - 17:00-20:00

    Blender 3D grafikoak diseinatu, modelatu, argiztatu, renderizatu eta animatzeko software-libreari buruzko lantegia.

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2018-05-08 > 2018-05-16 - 17:00-20:00

    Espartzuarekin eta material birziklatuekin ehuntzeko esperimentazio-tailer honek lau saio izango ditu. Saio horietan, parte-hartzaileek “espartzua” izeneko landare-zuntza txirikordatzeko oinarriak eta material horrek izan ditzakeen erabilerak ikasiko dituzte. 

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2018-04-24 > 2018-04-26 - 17:00-20:00

    Lantegi hau 2017ko apirilean buruturiko Maps&Data: AirBnB efektua datuetan saioen ondorengoa da eta egun horietan sorturiko txostenaren emaitzak eguneratzea du helburu, bertan landutako gai eta bisualizazio batzuk zabaltzeko baliatuz. 

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2018-04-10 - 17:00-20:00

    Openshot bezalako tresna batek bideo zatiak, argazkiak, grafikoak, soinua eta beste edozein ikusentzuneko materialetik abiatuta bideo fitxategi bat sortzea ahalbidetzen du.

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2018-03-20 > 2018-03-27 - 17:00-20:00

    GIMP editore grafikoa izango dugu protagonista software libre lantegien hirugarren saioan. Lantegi hauen birtartez hiritar-laborategi publiko baten oinarrizko tresna-sorta izan beharko luketen software libre programen oinarrizko erabilera ikasiko dugu. 

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2018-03-06 > 2018-03-07 - 17:00-20:00

    Lantegi honetan sentsore ezberdinekin lorturiko informazioa bisualizazioarekin esperimentatuko dugu(tenperatura, hezetasuna, seinale baten indarra, giharren esfortzua…) lightpainting edo argiarekin margotzearen argazki teknika erabiliz.

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2018-02-20 > 2018-02-27 - 17:00-20:00 (Asteartez)

    Lerroak, diagramak, grafikoak eta modu askotako ilustrazio edo marrazkiak sortzeko aukera ematen du, XML, SVG eta CSS estandarretan oinarritua, Inkscape software libreak eta berau erabiltzen ikasiko dugu lantegi honetan.

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2018-02-06 > 2018-02-07 - 16:00-20:00

    Software ezberdinak erabiliz webgune batetik datuak edo informazioa ateratzeko erabiltzen den teknika da web scrapping-a eta lantegia tresna hauek erabiltzeko gerturaketa praktiko bat izango da, partaideek beraien proiektuetarako behar ditzaketen datuak lortzeko moduak ikas ditzaten.

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2018-01-23 > 2018-01-24 - 17:00-20:00

    Tailer honen helburua da artilea lantzeko teknika tradizionalak aztertzea, fase guztietan: kardatzea, irutea, feltroztatzea, ehuntzea... Gero, elektronika gehituko diogu eta artisau-eran ehunezko osagarri elektronikoak (wearables) sortuko ditugu.

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2018-01-09 > 2018-01-16 - 17:00-20:00

    FreeCAD, CAD 3D modelatazaile parametriko lantegia, laborategi bateko oinarrizko tresnen maletin bat osatzeko software libreko programak erabiltzeko beharrezkoak diren ezagutzak eskuratzeko lantegi-sortaren baitan.

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2017-11-14 > 2017-11-29 - 17:00-20:00 (Astearte eta asteazkenetan)

    Sei saioen buruan soinu ekipo edo Soundsystem bat eraikitzen ikasiko dugu berrerabilitako materialekin zein elementu berriak abiapuntutzat hartuz, hala nola, bozgoragailuak, anplifikadoreak edo kotxe bateriak.

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2017-10-10 > 2017-10-17 - 17:00-20:00 (Astearteetan)

    LoRa (potentzia baxuko eta hedapen zabaleko) sare bat martxan jartzeko beharrezko pausuak ikusiko ditugu Unai Gorrotxategik gidatutako lantegi honetan, gateway baten konfiguraziotik hasi eta sentsore ezberdinen konexioak egitera heldu arte. 

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2017-10-03 > 2017-10-04 - 17:00-20:00

    Soldaduran lehen urratsak emateko xedearekin, MMA (ohiko elektrodoarekin) eta TIG (Tungsten Inert Gas) teknikak erabiltzen ikasteko lantegia antolatu dugu. Era horretan, Tabakalerako sotoan kokatuta dagoen soldadura estazioa aktibatuko dugu.

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2017-09-27 - 17:00-20:00

    Laborategiko makinak erabiltze aldera, InkScape bezalako baliabide libre batera ekarriko dugu patroien sorkuntza eta ondoren, biniloan, laserrarekin edo 3D inprimaketa bidez gauzatzeko.

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2017-09-20 > 2017-09-21 - 17:00-20:00

    Bordadu digitalean lehen urratsak emateko lantegi honetan diseinatzeko softwarea, materialak eta sortutako irudiak fabrikatzeko xedearekin makinara nola eraman ditzakegun ikasiko dugu.

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2017-09-19 > 2017-09-26 - 17:00-20:00 (Asteartez)

    Talde Ireki baten prozesuaren baitan Hirikilabs komunitateko zenbait erabiltzailek eraiki dituzten laborategiko makina berrien erabileran trebatuko gaituzte.

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2017-09-05 > 2017-09-12 - 17:00-20:00 (Astearteetan)

    PCB (Print Circuit Board) edo zirkuitu inprimatuen plaka bat gure kabuz sortzeko moduetan eta tresna ezberdinetan sakonduko dugu lantegi honetan. 

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2017-07-04 > 2017-07-05 - 16:00-19:00

    Irratiaren aplikazioak modu zabal eta esperimentalean aztertzea du helburu lantegi honek: irratidifusioa, zerbitzuak, inteligentzia, telekomandoa eta teleneurketa, irrati zaletasuna...

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2017-06-06 > 2017-06-07 - 17:00-20:00

    Lantegi honetan espazio horietako bat nola fabrikatu eta muntatzen den ikasiko dugu, CNC fresaketa eta neurri estandarreko egurrezko taulak erabiliz. 

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2017-05-30 > 2017-05-31 - 17:00-20:00

    Ekaineko lehen astean Ubiken La Fanzinoteca ekimenaren bisita dela-eta, liburutegian jarriko den fanzinoteka ibiltari baten eraikitzeklo lantegia antolatu dugu. 

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Talleres Conferencias y seminarios
    2017-05-23 - 17:00-20:00

    Impartido por el colectivo Relax, We Are the Good Guys, 'Do you speak human?' pretende democratizar el desarrollo de la inteligencia artificial, e invitar a las personas a armar su versión ideal de inteligencia artificial.

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2017-05-09 > 2017-05-10 - 17:00-20:00

    Kode irekiko diseinuaren metodologiak ikasteko eta erabiltzeko lantegia, Makea tu vida elkarteko kideen eskutik. Baztertutako materialekin esperimentatzearen bidez, prototipoak eraikiko ditugu eta horiek nola sortu azalduko duten eskuliburuak prestatuko ditugu, nola errepika daitezkeen irakasteko.

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2017-05-02 > 2017-05-03 - 17:00-20:00

    Bi saio hauetan 3D pieza bat hutsetik hasita eraikitzeko funtsezko oinarriak emango dira ezagutzera. Horretarako, lehendabizi planoetan egingo dira eskemak (2D), eta ondoren bilakatuko dira hiru dimentsioetako formara.

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2017-04-03 > 2017-04-05 - 17:00-20:00

    Kartografia digital hiritarrari buruzko lantegia eta mapa eta datuen arteko bisualizazioetara hastapena egin ondoren, Montera34 kolektiboak bertako kasu erreal batean oinarrituriko ariketa bat proposatuko digu. Kasu honetan, lantegiak helburu izango du euskal hiriburuetan dauden Airbnb web plataformako ostatuen presentzia eta hiri bakoitzeko higiezinen merkatuarekin duten lotura aztertzea.

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2017-03-07 > 2017-03-14 - 17:00-20:00 (Astearteetan)

    3D inprimaketak, hiru dimentsioko objektuak fabrikatzean datza. Ordenagailuak sortutako modelo digitaletik abiatuta, geruzaz geruza, materiala pilatuz sortzen da. Ikastaroan, Hardware librean oinarritutako hiru dimentsioko inprimagiluen maneiua eta programazaio ikasiko dugu proiektuen sorketara zuzendurik. 

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2017-02-21 > 2017-02-28 - 17:00-20:00

    Lantegi honen helburua DonostiTron bideojoko joko makinaren bigarren alea eraikitzea da.

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2017-02-07 > 2017-02-14 - 17:00-20:00 (Asteartetan)

    Lantegi hau bai processingerako bai p5.jsrako sarrera bat da; p5.jsren funtsezko oinarriak ikusiko dira, baina baita bere ahalmena ere.

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2017-01-24 > 2017-01-25 - 17:00-20:00

    Lantegi honetan Anastasia Pistofidou ehungintza eta fabrikazio digitalarekin esperimentatzen ausar gaitezen saiatuko da.

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2017-01-17 > 2017-01-18 - 17:00-20:00

    Amara Montesek gidatutako lantegi honetan Amara Montes ehungintza artisauaren eskutik ehundegien mundua eta hauen teknologia ikasiko dugu.

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2016-11-15 > 2016-11-16 - 17:00-20:00

    Lantegi hau arkitektura eta diseinu industrialean onarrituriko tresnak sortzera zuzenduko da, hiru dimentsiotako paperezko pieza modularrak sortzeko helburuarekin.

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2016-11-08 > 2016-11-23 - 17:00-20:00

    María mallok gidatzen duen lantegi honetan natura sortzailea hartuko dugu oinarri. Horrekin, eredu esprimentaletatik produktuen diseinua, arkitektura edo instalazioak sortzeko aplikazioak lor daitezke. 

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Azokak eta topaketak
    2016-10-29 - 17:00

    Missing Maps es un proyecto abierto y colaborativo que pretende crear cartografía de los lugares más vulnerables del mundo en desarrollo, con el fin de que las organizaciones no gubernamentales internacionales y locales, los cooperantes y las personas locales puedan utilizar los mapas y datos para responder mejor a las crisis que afectan dichas áreas.

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2016-10-26 > 2016-11-02 - 17:00-20:00

    Naturan ematen diren ohiko ekuazioen fundamentuak aztertuko ditugu Jaime de los Ríosek gidatutako lantegian: partikula sistemak, patroiak, fraktalak, talde jokaerak, eraikitze generatibo voroidala…

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2016-10-04 > 2016-11-30 - 17:00-20:00

    Arquimañak gidatutako lantegi honetan, arestian jorratutako altzarien diseinu-prozesua berreskuratuko dugu, eraikineko zona publikoetan jartzeko altzariak diseinatzeko helburuarekin.

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2016-08-10 > 2016-08-12 - 17:00-20:00

    Astronomiara zaletasuna duten pertsonentzako kode irekiko tekonologia bidez baliabideak eraikitzeko aukerak aztertzeko lantegia.

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2016-06-21 > 2016-06-22 - 17:00-20:00

    Soinu digitalizazioari esker, gaur egun hau zatitu, alderantzikatu edo forma ezberdinetan prozesatu dezakegu.

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2016-06-14 > 2016-06-15 - 17:00-20:00

    Soinua eta bisualek ez dute zertan sistema ezberdinetan landu behar, modu esperimentalean sortzea baimentzen duten programazio inguruak existitzen dira, eta horrela, iruditik soinua eragin edo soinutik irudia eragin daiteke.

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2016-04-27 > 2016-06-29 - 17:00-20:00

    4 talleres abiertos en los que poder aprender el manejo técnico de las antenas.

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2016-04-26 > 2016-05-03 - 17:00-20:00

    Moldeak diseinatzeko eta fabrikatzeko teknikak ikasiko ditugu.

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2016-04-08 > 2016-05-13 - 17:00-20:00

    Aurtengo Olatu Talkak,  hiritar partehartze jaialdiak,  hirian dauden 41 puntu beltzetan interbentzioak egitea proposatzen du.

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2016-04-05 - 17:00-20:00

    Zenbaki bidez (CNC) fresatzailea erabili eta programatzen ikasteko lantegia.

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2016-02-23 > 2016-03-02 - 17:00-20:00

    Lantegiaren bi sesioetan Raspberry Pi plaka ezberdinak ezagutu, beraien ezaugarri nagusiak aztertu eta proiektu ospetsu eta experimentalak ezagutzeko aukera izango dugu.

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2016-02-10 > 2016-02-11 - 17:00-20:00

    Obsoletos kolektiboak eguneroko objektuak konpontzeko maker teknikak aplikatzeko sarrera-lantegi bat proposatzen du.

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2016-02-03 > 2016-02-16 - 17:00-20:00

    Elektronika esperimentalera sarrera egiteko ikastaldi saioak:  elektronikara sarrera, arduino fisikoa, sentsoreak, aktuadoreak, shieldak, PCBen diseinua eta fabrikazioa.

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2016-01-12 > 2016-01-19 - 17:00-20:00

    RIZÓMA[ta] errobot musikalaren bertsio berriarekin lan egingo dugu.

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2015-11-04 - 17:00-20:00

    Gauzen internetari (internet of things - IoT) buruzko lantegi honek gaiari modu praktikoan hurbiltzea du helburu, arduino motako Particle-ren Photon izeneko plaka bati esker.

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

  • Lantegiak
    2015-10-28 - 17:30-20:30

    Lantegi honen bitartez barneko baratza txikiak sortzeko aukera desberdinak esploratuko ditugu. Laborategirako elementuen diseinu irekia, irailean garatutako lantegian egindako baratz sistematik abiatuta eta DIY Barneko baratza lantegian ikasitakoarekin.

    Lekua: - Hirikilabs. Laboratorio de cultura digital y tecnología

    + Info

  • Lantegiak
    2015-10-07 > 2015-10-14 - 16:00-20:00

    Lantegi honen helburua, kode irekiko sistem elektronikoen bidez landareak sentsorizatzen eta kontrolatzen ikastea da.

    Lekua: - Hirikilabs. Laboratorio de cultura digital y tecnología

    + Info

  • Lantegiak
    2015-10-06 > 2015-11-24 - 17:30-20:30

    Programa honen erronka laborategi espazio berrirako altzari elementuak “opensource” gisa sortzea da.

    Lekua: -

    + Info

  • Lantegiak
    2015-10-01 - 16:00-18:30

    Fresaketak zehaztasun handiko piezak egiten laguntzen digu, CNC edo ordenagailuz, zenbakiekin kontrolatutako sistemari esker.

    Lekua: - Hirikilabs. Laboratorio de cultura digital y tecnología

    + Info

  • Lantegiak
    2015-09-23 > 2015-09-30 - 16:00-20:00

    Lantegi honen bitartez barnealdeko baratza txikiak sortzeko aukera tekniko desberdinak esploratuko ditugu.

    Lekua: - Hirikilabs. Laboratorio de cultura digital y tecnología

    + Info

  • Lantegiak
    2015-09-16 - 17:00-20:30

    Elkarlanean diseinatu eta lan egin eta lan kolektiboa nola partekatu ikusiko dugu. (creative commons, GNU etab.)

    Lekua: - Hirikilabs. Laboratorio de cultura digital y tecnología

    + Info

  • Lantegiak
    2015-09-15 > 2015-09-29 - 17:00-20:30

    Programa honen erronka laborategi espazio berrirako altzari elementuak “opensource” gisa sortzea da.

    Lekua: -

    + Info