Hirikilabs Plaza IX: Proiektu irekien aurkezpen publikoa | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Hirikilabs Plaza IX: Proiektu irekien aurkezpen publikoa

Hirikilabs Plaza  - Proiektu irekien aurkezpen publikoa

Kolaboratzaile bila dabiltzan teknologia edo/eta kultura digitalarekin zer ikusia duten proiektu irekien aurkezpen publikoa. Aurkezpenaren ostean, interesatuen artean lan taldeak osatuko dira eta hauek datozen hilabetetan ostegunero bilduko dira aukeratutako proiektuak garatzeko. Hirikilabs Plazaren filosofia kultura librea, diseinu irekia eta ezagutza partekatua sustatzean datza. Hemen ikus ditzakezu Hirikilabs Plazako aurreko deialdietan burututako proiektuak.

Proiektu irekien bederatzigarren deialdi publikoan izena emandako proiektuak aurkeztuko dira ekitaldi honetan:

 

Zomorro robotikoa // Antonio Sánchez Parandiet

Zomorro ibiltarien mugimenduak antzeratzen dituen zomorro robotikoa eraikitzea da ideia.

 

TRASHION = Trash + Fashion!  // Varsha Lai

Ehungintzaren zabor-zikloa geldiarazteko proiektua. Fabrikazio digitalak ematen dituen aukeretan oinarrituta, jantzien berrerabilpena sustatzean datza.

 

DibertistateApp // Juan Ignacio Jiménez Miranda

Dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako dauden APPak ikertu eta eurekin kontrastatzeko proiektua.

 

LihoIrekia // Maria Arantzazu Garmendia

Liho naturala lantzeko tresnen erreplika egiteko proiektua, mekanizatu eta teknologia berriekin uztartuz: rueka, ezpata, usoa, bastidorea eta telarea.

 

Babes // Beñat Otxoa Guridi

Erropa birziklatu, material hori berreskuratu eta erropa erabilgarria sortzeo asmoa duen proiektua.

 

ExoEskeletoa // José Abel Curiel

Beharra duten pertsonen mugikorasuna hobetzeko kostu baxuko exoeskeletoa sortzea da proiektu honen helburua.

 

Sintetizador para txalaparta // Iñaki Barrutabeña Oregi

Txalaparta elektronikorako sintetizadorea sortzean datza.

 

Leonardo da Vinciren torloju aereoa // Joshua Linacisoro Leyendecker

Forma eta sistemen ikasketa, prototipo bat egiteko eta Leonardo da Vinciren ideiekin esperimentatzeko.

 

Inventando desde la diversidad  // Lierni de Izeta

Bi ideia biltzen ditu proiektu honek, biak ala biak 3D inpresioarekin lotuak: Txankei egokitutako takoak +  Mezu feministak dituzten arropakin jantzitako manikiak gurpildun aulkitan jartzea.

 

Saretan // Oihana Calparsoro  

Saretan izeneko CC lizentziapeko mahai-jolasa elkarlanean sortzea dute helburu. Hau Catan mahai-jolasaren bertsio alternatiboa da, teknologia librearen inguruan sortua. Jolas originalaren kontzeptua moldatu eta software librearen mundura ekarri dute. Bertsio originalean, ideia nagusia, sare komertzial handiena lortzea bada, honetan internet sare konexio handiena egitea da helburua. Halaber, Jolasaren gainontzeko elementuak gaur egun teknologiaren esparruan rol garrantzitsuak jokatzen duten agenteekin lotu dituzte (Google, Linux, Stack Overflow, Sci-Hub, Anonymus, eta abar).