Hirikilabs Plaza - Hirikilabs Plaza: proiektu irekien 12. deialdia - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Hirikilabs Plaza: proiektu irekien 12. deialdia

Irudia: Sol Fortuny

Proiektu irekien Hirikilabs Plaza deialdiaren bidez, herritarrei, elkarteei, kolektiboei eta taldeei dei egiten zaie teknologiari eta/edo kultura digitalari buruzko proiektu kolektiboak egiteko proposamenak aurkez ditzaten. 

Deialdi honetan gauzatu beharreko proiektuen filosofia eta esparrua da kultura askea, diseinu irekia eta ezagutza partekatuak sustatzea.

Hirikilabs Plaza ekimenaren bidez gauzatzen diren proiektuek zenbait elementu partekatzen dituzte: teknologiaren erabilerekin esperimentatzea prototipoak sortzeko, euskarri berriak probatzea, prozesuak aldatu edo sinpletzea, horiek eskuragarri bihurtzea edo teknologiak eguneroko testuinguruetan aplikatzeko moduak bilatzea.
 

Nori zuzentzen zaio Hirikilabs Plaza?

Hirikilabs Plaza ekimenak askotariko adina duten jakin-min handiko pertsonak elkartzen ditu. Kolektibo, elkarte, familia eta pertsonek (bakarka nahiz taldean) parte hartzeko pentsatuta dago, betiere modu kolektiboan proiektuak garatzeko interesa badute (jakin-min handiko jendea, eskulanetan trebeak direnak, hackerrak, makerrak, sortzaileak, ingeniariak, zientzialariak...).

Hirikilabs Plaza ekimenean parte hartzeko ez da beharrezkoa proiektuaren arloko aurretiko ezagutzak izatea; nahikoa da egiten ikasteko, ondo pasatu bitartean deskubritzeko eta beste batzuekin batera aritzeko jarrera irekia izatea. 
 

Nola parte hartu?

 

  1. Proiektu bat aurkeztuta.
    Horretarako, bete izena emateko formularioa: Hirikilabs Plaza – Proiektu irekien deialdia formularioa.

    Proiektuak jasotzea: otsailaren 7tik 17ra.
    Hautatzea: otsailaren 18tik 19ra.
    Jendaurreko aurkezpena: otsailak 20.

  2. Kolaboratzaile edo parte-hartzaile gisa
    Proiektu batzuek laguntza behar dute; kasu horietan, zure lana eta ezagutzak eskain ditzakezu. Horretarako, prozesuaren hasieran egiten den aurkezpenera joan zaitezke. Horrez gain, ostegun arratsaldetan laborategian egingo diren proiektuetan ere lagun dezakezu

.

Deialdiaren oinarriak: 

 Hirikilabs Plaza XII Deialdia (Pdf)

 

  • Data: Ostirala, 2020ko otsailak 7 > Astelehena, 2020ko otsailak 17
  • Lekua: Hirikilabs
  • Sarrera: Izen ematea
Eman izena
Hirikilabs Plaza: proiektu irekien 12. deialdia:

Jarduerak