- Hitzak ebakiz liburu eraldatuak sortu - Aran Santamaria | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Hitzak ebakiz liburu eraldatuak sortu

 

Liburu zaharrak oinarri hartuta eta pop up teknika erabiliz, liburu berriak osatzea izango da lantegi honen helburua. Guraizeak eta kola erabiliz, edukiak nabarmendu, moldatu edo asmatuko ditugu orrialde berriak sortuz. Liburuen edukietatik abiatuta edo istorio berriak irudikatuz, sormen lanak garatuko ditugu, bai banaka baina baita taldean ere; desplegableak, collageak, zuloak, hariak... teknika desberdinak erabiliko ditugu istorio berriak kontatzeko. 

Taldean sortutako emaitzak apirilaren 23an, Liburuaren nazioarteko egunean, egiten den Bookcrossing proposamenean askatuko ditugu argitalpenei bidai berria ziurtatuz.

Papera eta liburuak maite badituzu, zatoz emaitza harrigarriak sortzera.

 

*Bookcrossing egitasmoa Ubik sorkuntza liburutegiak Museo eta Arte Zentroetako liburutegiekin batera ospatzen du.

Guests

Aran Santamaria

Sortzailea