Gizarte Antropologiako Masterra - Hitzaldia: Aníbal G. Arregui, Quilombola mugimendua - Aníbal G. Arregui | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Hitzaldia: Aníbal G. Arregui, Quilombola mugimendua

Aníbal G. Arregui

Brasilgo quilombola mugimendua ihes egindako esklaboen ondorengoen aldarrikapen politikoko korronte bat da, eskubide historikoen eta lurraldearen ingurukoen aldekoa. Hitzaldi honetan, Aníbal G. Arreguik beste interpretazio bat emango dio quilombola mugimendua delakoari, zentzu kinestesiko batetik. Brasilgo Amazoniako quilombola horien esfera praktiko askotarikoak osatzen dituzten gorputz-mugimenduei buruzko etnografia bat aurkeztuko du (esfera praktiko horietako batzuk dira ehiza, arrantza, baratzezaintza ibiltaria, futbola, dantza, egur-mozketa, gaztaina-bilketa eta ibaiko bainuak).

Afro-ondorengoen eskubideen aldeko aldarrikapen mediatiko eta instituzionaleko korrontearekin bat eginik, quilombola mugimenduak (kinestesikoa) ikaskuntza praktikoa ahalbidetzen du, eta horren barruan daude bai historia koloniala bai horren erantzun politiko posible batzuk ere.
 

Guests

Aníbal G. Arregui

Gizarte Antropologiako irakaslea