Ariketak: La segunda respiración - Hizketaldi handia - María Belmonte Barrenetxea, Ainara Elgoibar, Jon Mikel Euba, Amador Fernández-Savater, Juan Gorostidi, Gerard Horta, Ainara LeGardon, Itziar Okariz, Tomás Pollán, Juan Carlos Rodríguez Delgado, Julio Villar, Joaquín Vázquez Ruiz de Castroviejo, Luis de la Cruz Salanova, Juan Luis Moraza, Estibalitz Ezkerra, Garazi Ansa | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Hizketaldi handia

Ariketak: La segunda respiración

Hizketaldi handia. Dancer with a Tambourine X-radiograph © Fitzwilliam Museum

Dancer with a Tambourine X-radiograph © Fitzwilliam Museum

Partekatu!

Hizketaldi handia jardunaldia 2018-2019 biurtekoan Tabakaleran egingo den Ariketak: la segunda respiración proiektuaren atarikoa da. Hitzaldiak, mintegiak, erakusketak eta zinema- eta musika-zikloek osatuko dute proiektua, eta Ariketa izango dute abiapuntu, hau da, gauzatzen dituenarentzat jarduketa berri bakoitzean hobetzeko helburua duten prozedura guztiak.

Gizakia ariketarekin lotuta pentsatzen badugu, bere buruari forma emateko duen gaitasuna hartu behar dugu kontuan. Ideia hori antzinako garaietatik hartu izan da aintzat eztabaida estetiko eta politikoetan, teoria filosofikoak egitean eta debate politikoetan. Mendebaldeko pentsamenduaren aurreiritzien oinarria, hain zuzen ere, gorputza lantzearen edo espiritua lantzearen artean aukeratzea proposatzen duen bereizketa da, eta aurreiritzi horien korrelatu eraginkorrenetako bat gorputza eta arima banantzean datza, edo, teknikoki esanda, psikikoa eta somatikoa bereiztean: sentiberatasuna alde batetik eta arrazoimenaren erabilera bestetik. Alabaina, gaur egungo egonezinari buruz egin diren ikerketa ugarik adierazten dute badagoela interes bat konpartimentu itxi horiek elkar ukitzen duten guneak aztertzeko. Izan ere, gizarte honen patologietako bat da behin eta berriz errepikatzen direla “izan zaitez zu zeu” edo “just do it” bezalako aginduak baina oso aukera gutxi ditugula baieztapen-eredu hori gauzatzeko. Eta, ondorioz, osasun-espezialistek lan amaigabea dute eskuzko tresnen, terapien, teorien eta farmakoen bitartez haustura horrek eragindako sintomatologiari erantzuten.

Franco Berardi Bifo teorialariak gogorarazten digun moduan, badirudi arretari, pertzepzioari eta memoriari lotutako arazo horiek zentzumen arlo bat osatzen dutela, eta alor horretan, azkenean, gainjarri egiten dira terapeutaren, aktibistaren eta artistaren lana. Antzinate Klasikoan ere bazeuden bizimodua oinarri-oinarrian aldatzea sustatzeko helburua zuten praktikak eta ariketak. “Bizitzeko arte” bat, hainbat eskola filosofiko eta erlijiosori lotua, gai dena existentzia konprometitzeko eta eraldatzeko, barne-askatasunaren kuota handiagoak emateko eta, era berean, kanpoalde “unibertsalera” begirako irekigune bat zabaltzeko. Nolanahi ere, antza denez gaur egungo mundua tematuta dago bizitza eta haren forma bereizten, haren balioari zentzu erabat biologikoa emanez. Michael Foucault pentsalaria, bere bizitzako azken urteetan, Grezia Klasikoa aztertzen aritu zen buru-belarri, bereziki “norberaren zaintza” esaten zaion hori. Horren bitartez, “existentziaren estetika”-ri egiten zion askotan erreferentzia, non artea, bizitza eta ariketa biltzen dituzten kezka horiek aztertzen baitzituen.

Hizketaldi Handia proposamenak teoria kritikotik, praktika artistikoetatik, kiroletik edo pedagogiatik datozen ahotsak biltzen ditu, eta helburu du pentsatzea ea oraindik posible den kultura, eraldatzeko gaitasuna duen tresna gisa ulertzea.
 

LAN-MAHAIAK

 

11:00-13:30: Nork bere buruari hitz egiten uztea

15:30-18:00: Kontatzen ibiltzea

18:30-21:00: Koreografiak, mekanikak eta mugimenduak

 

Jardunaldi osoa streaming bidez jarraitu ahal izango duzu hemen

Dokumentazioa

Jarduerak

  • Azokak eta topaketak
    2018-02-10 - 11:00-13:30

    'Hizketaldi handia'-ren lehen lan-mahai honetan Jon Mikel Euba, Juan Carlos Rodríguez Delgado, Ainara LeGardon, Tomás Pollán eta Joaquín Vázquezek hartuko dute parte.

    Lekua: - Z Aretoa

    + Info

  • Azokak eta topaketak
    2018-02-10 - 15:30-18:00

    Hizketaldi handia-ren bigarren lan-mahai honetan  María Belmonte, Gerard Horta, Itziar Okariz, Luiz de la Cruz Salanova eta Julio Villarek hartuko dute parte.

    Lekua: - Z Aretoa

    + Info

  • Azokak eta topaketak
    2018-02-10 - 18:30-21:00

    Hizketaldi handia-ren hirugarren lan-mahai honetan Ainara Elgoibar, Amador Fernández Savater, Juan Gorostidi, Juan Luis Moraza eta Estibalitz Ezkerrak hartuko dute parte.

    Lekua: - Z Aretoa

    + Info