How to make - How To Make #06 - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

How To Make #06

2015 Plaza proiektuak

How To Make, hilean behin ospatzen diren topaketak dira, Hirikilabs eta bere inguruko artisau berrien arteko harremanak sendotzeko asmoarekin, 2015 urtearen hasieratik habian jarrri direlarik.

How To Maken xedea ezagutza parteketzea da. Aurkezpen eta solaserako ekimen ugari proposatu dira egungo testuinguru digitala ezagutzeko eta zabaltzeko, bereziki kode irekian oinarri duen teknologiari arreta emanez.

Arquimaña eta Alberto Martinezen eskutik “diseinu irekia eta kolaboratiboa” aztertzeko aukera izan genuen. Rosa Fernandezen aurkezpen txiki batekin “crowdfunding eta produktu berrikuntzari” sarrera egin genion Goteo Euskadi eta jarraian BabyDuino eta The Open Shoes proiektuak kokatzeko. “STEM edo STEAM ereduan oinarritutako Hezkuntza aukera berriak” aztertzeko Jabi Luengo irakaslea eta ARSGAMES elkartea gonbidatu genituen. Ivan Blasco eta Xabi Navarro “J” gurekin izan ziren “esperimentazioa eta DIY prototipoak” gaiari heltzeko. Azkenik, “artean eta diseinuan ikerketa ildo berriak” lantzeko Jon Juarez eta Marta Fernandez Caballeroren lanak aurkeztu ziren.

Urteko azken How To Make saio honetan Hirikilabs Plazan garatu diren proiektu irekiak gonbidatu ditugu. Hirikilabs Plazara gerturatzen diren pertsona gogotsuek beraien proiektu proposamenak plazaratzen dituzte, besteekin batera ikertu, ikasi eta laborategiko tresnez baliatuz, elkarlanean, D.I.W.O. erara (Do It With Others), beraien ideiak egia bihurtzen dituzte. How To Make saio berezi hau Eginzaleak! egitarauaren barnean kokatzen da. Azaroak 19an ondoren aipatzen diren proiektuak nola burutu diren ezagutzeko aukera izango dugu:

Papirudia Matematika eta papiroflexia bat egiten ditu proiektu honek, Raspberry Pi erabilerari esker.

Bauhaus Graffiti Toolkit Open-source tresna sorta bat eta gida didaktikoa hirian esku-hartze grafikoa laguntzeko.

Argazki-filmak errebelatzeko DIY lantokia Erabiltzaile hasiberriak argazki analogikoan murgiltzeko eta negatiboak errebelatzeko DIY/DIWO eredu bat kode irekian diseinatu eta prototipatu

Open Bike Eskuzko zein ekoizpen digitaleko tresnak erabiliz DIY txirrinda eredu irekia, errez errepika daitekeen txirrinda bat sortzean datza, diseinua eta DIY ekoizpen faseak garatuz.

How To Make Paola Guimeranseek pentsatu eta koordinatutako formatu bat da, Aitortu-EzKomertziala-BerdinPartekatu 3.0. lizentziapean dagoena.