Kearen politikak - Hugo Ball aldiberekotasunaren eta osotasunaren artean - Trevor Stark | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Hugo Ball aldiberekotasunaren eta osotasunaren artean

Trevor Starken hitzaldia

Hugo Ball entre la simultaneidad y la totalidad

1916ko otsailaren 5ean Kunstlerkneipe Voltairerentzat sortutako irudia.

 

Hitzaldi honen ardatza Züricheko mugimendu dadaistan egondako tentsioak izango dira, hizkuntzaren zatiketaren eta hizkuntza osotasun estetiko berri batean berreraikitzearen inguruko eztabaidaren ondorioz gertatutakoak. Tentsio horiek Hugo Ballek eta Tristan Tzarak, mugimendu dadaistaren bi sortzaileek, «aldibereko poema»ren inguruan formulatu zituzten ikuspuntu kontrajarrietan azaleratu ziren. 1916tik aurrera, Tzarak poementzako partiturak idatzi zituen eskuz, 20 ahotsera bitartekoak. Arreta handiz diseinatzen zituen emaitza kakofonikoa izan zedin. Ballen lehen aldibereko poemak, ordea, Cabaret Voltairen 1916ko maiatzean aurkeztutakoak, «Jaiotza—bruitista» zuen izena, eta haren xedea zen soinu abstraktua eta kristautasunaren sortze-mitoak bateratzea. Dadaismo barruko eztabaida horiek azaltzeko, aldibereko poemaren garapenaren berri emango dut, Ballek eta Tzarak Richard Wagnerren «Artelan totala»ri buruz defendatu zituzten interpretazio kontrajarriekin lotuta. Segidan, Ballek dadaismoa uzteak izan zituen ondorio estetiko eta politikoak aurkitzen saiatuko naiz, Carl Schmitt filosofo legal kontserbadorearen lanarekin izan zuen loturari dagokionez.

Más actividades de Hugo Ball:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.

Guests

Trevor Stark

Artearen historiako irakasle laguntzailea