Kearen politikak - D. A. – D. A.: Hugo Ballek Pseudo Dionisio Areopagita ezagutu zuenekoa - Debbie Lewer | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

D. A. – D. A.: Hugo Ballek Pseudo Dionisio Areopagita ezagutu zuenekoa

Debbie Lewerren hitzaldia

Hugo Ballek Pseudo Dionisio Areopagita ezagutu zuenekoa

Hugo Ball eta bere emaztea Emmy Hennigs eta, argazkiaren ezkerreko aldean, Herman Hesse euren laguna. Berari buruzko biografia idatzi zuen 1927an.

 

1921ean, sortzen lagundu zuen mugimendu erradikalarekin behin betiko hautsi ondoren, Hugo Ballek sarrera bitxi bat idatzi zuen bere egunerokoan: «“Dada” hitza lehen aldiz etorri zitzaidanean, bitan dei egin zidan Dionisiok. D. A. – D. A. (H[uelsenbec]k-ek idatzi zuen jaiotza mistiko horri buruz, baita nik ere, lehenagoko oharretan. Garai hartan, letraren eta hitzaren alkimian murgilduta nenbilen)». Ballen bosgarren mendeko Dionisio Areopagita mistikoaren aipamena (Pseudo Dionisio Areopagita izenez ere ezaguna) deboziozko katolizismo zorrotz batera konbertitu ondoren etorri zen, gnostizismoa eta Elizako Gurasoak ikertzen buru-belarri zebilenean. 1923an idatzitako Kristautasun Bizantziarra liburuaren kapitulurik luzeena Dionisiori eskaini zion, hain zuzen. Hitzaldi honetan, Ballek mistiko ilun hori ezagutzearen garrantzia aztertuko dugu, bai eta gutxitan landutako beste iturri batzuk ere, pentsalari original eta idiosinkratiko horren dadaismo garaiko eta ondoko bizitza eta obra gaur egun nola ulertzen dugun ikusteko.

Más actividades de Hugo Ball:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.

Guests

Debbie Lewer

Artearen historiako irakasle titularra