HYPERCONECTADXS - HYPERCONECTADXS - Jaime de los Ríos, Victoria Ascaso | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

HYPERCONECTADXS

Online erakusketa

Hyperconectadxs
Partekatu!

Museoez haragoko sareko formatuak esploratzen dituen online erakusketa, Jaime de los Ríos komisario duena, eta konexioaren, parte-hartze kolektiboaren eta telepresentziaren kontzeptuan oinarritua. Leiho digitalak, normalean smart device, mugikor, telebista eta pantaila gisa sortuak, bi noranzkoko komunikazio-elementu gisa erabil daitezke, eta arteak okupa ditzake, gure pantailak gaininformaziotik eta aisialdi gidatutik deskolonizatuz. Mundu digital baterako bide ematen duten euskarri, interfaze eta ate berri horien bidez, artistek ikusi dute beren komunikatzeko gaitasuna areagotu egin dela, eta aukera dutela beren azterketaren xede den euskarri-tresna-kontzeptu berarekin lan egiteko. Interneten materialtasunak, sare sozialetako rolek, intimitateak, zientifizatutako sinesmen herrikoiek edo genero-identitateak bizia hartzen dute konexioak baldintzatutako egunerokotasunean infiltratu diren paisaietan. Hala, bost proposamen artistiko aurkezten dira; batzuk berriak dira eta beste batzuk berraktibatu egin dira, horien berrirakurketa garaikidea egin baitaiteke une honetan, bizi dugun ezohiko egoerari esker.

#OccupyYourTv

#OccupyScreens

#OccupyMobiles

 

  • Deskarga

               Testu kuratoriala (Jaime de los Ríos)

 

Jarduerak