I. Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienala

Mugak / Fronteras / Boundaries / Frontières

Arkitektura Bienala Mugak Fronteras

Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren lehen edizioa Donostian izango da 2017ko azaro, abendu eta 2018ko urtarrilean. Irekiera-egunak azaroaren 7tik 10era artekoak izango dira.

Eusko Jaurlaritzaren ekimen honetan, beste erakunde batzuen artean, Tabakalera, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak ere parte hartzen du.

Bienalak arkitekturaren inguruko topaleku bat sortu nahi du non akademikoak, profesionalak, unibertsitate-ikasleak eta herritarrek orokorrean parte ahal izango duten. Hori du helburu. Oraingo arkitekturaren egoera eta arkitektoek horren barruan izan beharreko zereginari buruzko hausnarketa eta eztabaida bultzatu nahi ditu; batak zein besteak, diziplina zein profesionalek, egun aurrez aurre dituzten bidegurutzeak eta erronkak mahai gainean jarrita.

Informazio gehiago hemen