"I Never Said Umbrella"-ren inaugurazioa - Itziar Okariz, Beatriz Herráez | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

"I Never Said Umbrella"-ren inaugurazioa

Itziar Okarizen erakusketa

I Never Said Umbrella. Itziar Okariz

Otsailaren 16an, ostiralarekin, Tabakaleran Itziar Okariz artista donostiarraren I Never Said Umbrella izeneko erakusketa inauguratuko dugu. 

Itziar Okariz (Donostia, 1965) hemen zein nazioartean errekonozimendu handia duen artista da, ibilbide sendo eta oparoa osatu duena arte munduan daramatzan hamarkadatan. Tabakalerak bakarkako erakusketa bat eskaini nahi izan dio ibilbide horren errepaso eginez eta okasiorako propio ekoitzitako piezak erakusteko helburuarekin. Erakusketa hau Kunsthaus Baselland-an (Basilea) hasi, eta CA2M-tik (Madril) igaro ondoren, Tabakaleran amaituko den proiektu baten hirugarren atala da. 

Erakusketa Itziar Okarizen performance batekin zabalduko da, arratsaldeko 19:00etan.

 

Dokumentazioa

 

Laguntzaileak: