Iain Ball

Iain Ball-en (1985, Erresuma Batua) lanak iraultza teknologikoaren ondorioz ugaltzen ari diren alienazio sentimenduen eta norberaren lekua eta identitatea galtzearen sentipenen aurka borrokatzeko bideak esploratzen ditu. 

Rare Earth Sculpture Series proiektuak (2011n abian jarria) gizarte postkapitalista batean ekologiak eta iraunkortasunak, aldaketa kognitiboek eta bizimodua eramateko ikuspegi berriek berekin dakartzaten erronkak aztertzen ditu. 

2015ean, Ballek eskulturako Arte Ederren Masterra lortu zuen Slade School of Fine Arts unibertsitatean. Gaur egun Londresen bizi da eta bertan lan egiten du. 

Ballek hainbat arte aretotan aurkeztu ditu bere lanak: Darse Comfort, Zürich (2010); New Gallery, Londres (2010); V4ULT, Berlin (2013); Preteen, Mexiko Hiria (2011); Rare Earth, Thyssen-Bornemisza Art (TBA) Contemporary, Viena (2015), FOMO, Syntax, Lisboa (2015), Energy PANGEA, Future Gallery, Berlin (2015), Praseodymium (Cell project Space) Londres (2016)…