Ikastetxeak eta elkarteak - Talde-lantegiak - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Talde-lantegiak

taldentzat lantegiak

Saio hauen bidez Tabakalerara hurbiltzeko aukera eskaintzen da gai ezberdinen artean bat aukeratuz: erakusketak, zinema eta ikusentzunezkoak, espazio arkitektonikoa, laborategiak eta abar. Ibilbide hauek taldearen interes eta beharretara egokituz parte hartze aktiboa sustatzea dute helburu.

Ikasteko egoera ezberdinak sortuko dira: elkarrizketa eta eztabaida momentuak, ikerketa praktikoa garatzeko uneak, jolaserako tarteak e.a.

Zure taldearentzat lansaio bat eskatzeko deitu 943 118 855 telefonora edo idatz iezaguzu hezkuntza@tabakalera.eu helbidera.

  • Ordutegia: 10:00-14:00 eta 16:00-20:00 artean, 2 orduko iraupenarekin
  • Sarrera: Izen ematea
  • Prezioa: Doan
  • Norentzat: Hezkuntza zentroak eta elkarteak