Idoia Rodriguez Mondragon eta Joana Parot | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Idoia Rodriguez Mondragon eta Joana Parot

Idoia Rodriguez Mondragon - Ko-autorea

Donibane Lohitzunen sortu nintzen 1989ko urtarrilaren 12an. Arte eta zinema zale, ikastolatik pasa ondotik, Arte plastiko, zinema opzioko lizentzia burutu nuen 2011an. Geroztik euskara eta frantseseko CAPES bat pasa dut eta gaur euskarako irakaslea naiz kolegio publikoan. 

Euskal kulturaren inguruan diren elkarteetan inplikatu naiz, batez ere EHZ festibalean. 

2014ean liburu bat argitaratu nuen, Etats de crises eta gaur tesia bat prestatzen ari naiz euskara eta gizarte zientzietan.

Zinemak eta komediak beti garrantzia ukan dute nire bizian, antzerkia 5 urterekin hasi ondotik, Scaramuccia edota Chimères antzerki taldeetatik pasa nintzen. 2015ean Kliklap lehiaketarentzat, Zinegin festibalaren kari, film labur bat proposatu genuen Martin Lemaire eta Joana Parotekin. 2016 eta 2018an berriz parte hartu genuen eta berriz ere irabazi genuen film labur txapelketan.

Paraleloki, Euskal Harriaren ABDak proiektuan parte hartu nuen, J (jokoa) letraren inguruan film labur  bat eginez. 2019an, Napardeath filmean rola txiki bat ukan dut Albreteko Joana interpretatuz.

Joana Parot - Ko-autorea

Joana Parot, 29 urte ditut eta Baionan handitu naiz. Gaur egun laborantzan lan egiten dut, baina mundu hortan sartu aitzin Biarritzen ikusentzunezko ikasketak egin nituen eta soinu sailean berezitu nintzen. Zuzenezko kaptazioetan nintzen gehienik laketzen. Nahiz eta bide hortan ez segitu, zonbait bideo lehiaketetan parte hartu dut Idoiarekin (KlipKlap 2015,2016 eta 2018), lagunekin zerbait sortzea gustokoa dudalako.

Tantaka proiektua segida bat bezala ikusten dugu. Orain arte bideo laburrak egiten genituen eta orain proiektu potoloago bat nahi genuke lortu, profesional eta lagunetaz inguraturik.