Ikasgelatik laborategira 2018 - Hezkuntzan laborategi irekiak diseinatzeko topaketa - Jurjo Torres, Aida Sánchez de Serdio Martín, Edurne Larraza Mendiluze, Marta Malo, Margarita Padilla, Susanna Tesconi | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Ikasgelatik laborategira 2018

Hezkuntzan laborategi irekiak diseinatzeko topaketa

Ikasgelatik laborategira topaketen 2018ko kartela
Partekatu!

Ikasgela irakaslearen eremu librea da, ateak itxita dirauen bitartean. Sarri ikasgela laborategi bilakatu daiteke, edo laborategi praktikak bertan hartu, pedagogia berritzaileekin lan egin edo ikasketa librea landu... Baina behin ateak zabaltzen direnean, ikasgelako atetik kanpora, hortxe hasten dira zailtasunak eta trabak.

Laborategia ikasketarako eta esperimentaziorako espazio eta denbora bezala ulertzen baditugu, ikasgelatik laborategira eraldaketan curriculuma, ebaluaketa, ikasgaien arteko harremanak edota instituzioaren mugak eraldatu beharko aldagaiak dira. Atearen atzean gertatzen diren esperientzia eta ezagutzak partekatzeak ezinbesteko balioa du oztopoak modu kolektiboan gainditze aldera.

Hausnarketa honetan oinarrituz, Ikasgelatik laborategira topaketaren bigarren edizio honetan ate horiek irekitzen direnean zer gerta daitekeen aztertuko dugu, baita zein harreman dagoen irakasleen artean eta zeharkako proiektuak nola landu daitezkeen ere. 

Bi zatitan banatuko da topaketa. Lehen zatian, ostiral goizeko saioan, hitzaldiak eta mahai ingurua izango dira, besteak beste, Jurjo Torres, Aida Sánchez de Serdio, Edurne Larraza, Margarita Padilla, Marta Malo y Susanna Tesconi gonbidatuekin. Bigarren zatian, ostiral arratsaldez eta larunbat goizez, arazo hauei interbideak bilatu asmoz, eremu eta ikasgai desberdinetako pertsonak elkartuz lan mahaiak osatuko ditugu. Dinamika ezberdinen bidez ateak zabaltzen saiatuko gara, Hirikilabs laborategia Escape room batean bilakatuko dugu.

Topatetatik aterako diren ondorioekin erabilgarria izateko xedea duen argitalpen bat egiteko asmoa dago.

 

 

PROGRAMA

Maiatzak 11

[Z Aretoa]

9:30 Akreditatzea.

9:45 Ongi-etorria eta topaketaren aurkezpena.

  • 10:00 Jurjo Torres: ​“Políticas educativas de des-socialización y de ​auto-empresarialización”

  • 10:45 Aida Sánchez de Serdio Martín: “La creatividad os hará esclavos: sobre los usos y abusos de las artes en la innovación educativa”

11:30 Atsedena.

  • 11:45 Margarita Padilla eta Marta Malo:  “Construyendo una intimidad crítica con las ​tecnologías”

  • 12.15 Edurne Larraza:"Docendo Discimus: JolasMATIKA proiektuaren alderdi pedagogikoa"

12.45 Mahaingurua. Moderatzailea: Susanna Tesconi.

13:30 Bazkaria (izen-ematearen barne).

[Hirikilabs]

15:00 Escape room. Dinamizatzailea: Susanna Tesconi.

 

Maiatzak 12

10:00 Escape room. Dinamizatzailea: Susanna Tesconi.

13.30 Bazkaria (izen-ematearen barne).

14.00 Amaiera.