- Ikasgelatik laborategira 2019 - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Ikasgelatik laborategira 2019

Hezkuntzan laborategi irekiak diseinatzeko topaketa

Ikasgelatik laborategira 2019

Irakaslea hezitzailea da, motibatzailea, bideratzailea, esperimentatzailea eta berritzailea. Baina horrez gain irakaslea aktibatzailea, diseinatzailea eta sortzailea da. Ikasgelatik laborategira topaketan, hezkuntza komunitateari zuzendua, irakasle sortzailearen irudia aldarrikatuko dugu, esperimentaziorako espazioak eta ikasketarako esperientziak diseinatzen dituena. Irakasle maker-ak biltzea du helburu topaketak, formaziorako eta hausnarketarako testuingurua sortzea.

Edizio honetan, ikasturte osoko lan ildoari jarraituz, jolasa izango dugu ardatz. Jolasa ikasketa aktiborako tresna moduan, ikasleen motibazio akuilu, sormenerako baliabide mugagabea. Jolas bidezko ikasketaren potentziala ezagutuko dugu, jolasa ariketa kooperatibo eta emozional moduan aztertuta. Gonbidatuek, hainbat ikuspuntutatik hezkuntzarako jolasen mundura gerturatuko gaituzte. Jolasak eta bideo-jokoak ikasgelan nola erabili daitezkeen ikusiko dugu, zein izan behar duen irakaslearen rola edota nola sortu jolas bat ikasleekin batera. Norberaren esperientziatik eta oinarri teorikoetatik hezkuntzako gamerren unibertsoan murgilduko gara.

Topaketa amaitzeko ikasitakoaz hausnarketa egiteko aukera izango dugu, gure esperientziak trukatu eta datorren ikasturterako erronka berriak planteatu.

Jolas egingo al dugu?

 

PROGRAMA

Asteazkena, maiatzak 22

Z aretoa (1. solairua)

18.00 Aurkezpena

18.15 Juana M. Sancho Gil. “¿Promovemos habilidades lúdicas de orden superior?”

19.00 Oriol Ripoll. “El juego como motivación para el alumnado”

 

Osteguna, maiatzak 23

Z aretoa (1. solairua)

9.30 Ongietorria

9.45 Nuria Guzmán. “Conectar jugando: Neurociencia y juegos de mesa en ámbito educativo”

10.45 Clara Cordero. “Videojuegos en la educación”

11.45 Atsedenaldia

12.00 La Fundició. “Bellvitge rol en vivo: Juego y memorias descentradas”

12.45 Juan Villar. “Escuadrón gramatical y otros juegos de mesa”

14.00 BAZKARIA

 

Hirikilabs (3. solairua)

15.30 Dinamika: “Irakasle sortzaileak: Eta hau guztiarekin zer egin orain?”

 

Interesa dakizuke

Azokak eta topaketak
2018-05-11 > 2018-05-12 - 09:30-17:30 (maiatzak 11) / 10:00-14:00 (maiatzak 12)

Ikasgela irakaslearen eremu librea da, ateak...

Lekua:

+ Info

Azokak eta topaketak
2017-05-05 - 10:00-17:00

Hezkuntzako profesionalei zuzendutako ...

Lekua:

+ Info