Ikasgelatik laborategira 2017 - Inés Bebea, Lucía Arias Fernández, Ista Boszhard, Jabi Luengo, Jokin Lacalle Usabiaga, Susanna Tesconi, Ibon Burgoa | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Ikasgelatik laborategira 2017

Hezkuntzan laborategi irekiak diseinatzeko topaketa

Ikasgelatik laborategira

Eskola eremuan laborategia deitzen diogu ikasleei hainbat ezagutza, konpetentzia edo gaitasun esperimenzio praktiketan oinarrituz helarazteko erabiltzen diren espazio edo zeharkako praktikei. Espazio eta praktika hauek dira modu ireki, dinamiko, kritiko, praktiko eta kolaboratiboago batean sortzea ahalbidetzen dutenak. Laborategia hezkuntzaren berrikuntzarako espazio gisa ikusten dugu, ikasleak sormena, talde lana edota autonomia eta iniziatiba bezalako beste konpetentzia batzuk bereganatzen dituen tokia.

Hezkuntzako profesionalei zuzendutako Ikasgelatik laborategira topaketen asmoa zenbait galderei erantzuna eman eta zalantza berriak sortzea da. Zein oztopo aurkitzen ditugu laborategi irekiak sortzerako garaian? Eta nola gainditu? Nola moldatzen ditugu metodologiak, material didaktikoa etab. teknologia berrietara? Nolakoak dira sormenerako espazioak?

Horrez gain, hezitzaile askok egunerokoan egiten duten lana bistaratu nahi du Ikasgelatik laborategira ekimenak, Hirikilabsen lan ildo hau martxan jartzeko inspirazio iturri eta motor izan baitira. Horretarako Laborategi irekiak sortzeko jardunbide egokien gidaliburua aurkeztuko da, azken urte eta erdian hezkuntza arloko hainbat profesionalek Hirikilabsen egindako hausnarketa lanaren emaitza eta Susanna Tesconik idatzia.

Ekitaldiak hezkuntza eraldatzeko lanean ari diren irakasle eta profesionalen sarea bultzatzea du helburu, eta hezkuntza eremuan laborategiak abian jartzeko inspirazio izan daitezkeen zenbait eragileren lana ezagutzea.

 

 

 

9:30 Parte-hartzaileen akreditatzea

9:45 Ongi etorria eta ekitaldiaren aurkezpena

10:00 Laborategi irekiak sortzeko jardunbide egokien gidaliburua aurkeztea. Susanna Tesconi

11:00 Atsedena eta hamaiketakoa

11:15 Esperientzien aurkezpen hitzaldiak (Streaming bidez eskainiko da: streaming.tabakalera.eu)

Lucía Arias (FACT): Laborategi pentsamentua izatea, instituzioek eginez ikasi al dezakete?

Inés Bebea (Ondula): Teknologia zalantzan jarri mundua ulertzeko

Ista Boszhard (Waag Society): Teacher Maker Camp esperientzia

 

13:30 Bazkaria Tabakaleran

15:00 Desblokeorako estrategiak. Jarduera praktikoa

Nola finantziatu laborategien sorrera? Dinamizatzailea Jabi Luengo

Laborategien kudeaketa ikasle, iraskale eta eskola komunitatearen eskuetan. Dinamizatzailea Jokin Lacalle

Laborategiak kurrikulumean txertatzen. Dinamizatzailea Eneko Apalategi

Zer egin proiektu bat trabatzen denean. Dinamizatzailea Ibon Burgoa

Emozio kudeaketarako estrategiak. Dinamizatzailea Susanna Tesconi

Programazioari beldurra. Dinamizatzailea Iñaki Zarauz

 

16:30 Material didaktiko irekia sortzeko Hirikilabsen deialdiaren aurkezpena

17:00 Topaketaren itxiera

 

Hezkuntza-arloan laborategi irekiak sortzeko jardunbide egokien gidaliburua:

 

logo issuu Issuu-n irakurri: Ikasgelatik laborategira 

 

descargar Pdf-a jaitsi: Ikasgelatik laborategira (1,6 MB)

 

 

Dokumentazioa

  • Data: Ostirala, 2017ko Maiatzak 5
  • Ordutegia: 10:00-17:00
  • Lekua: Z Aretoa + Hirikilabs
  • Hizkuntza: EU+ES+EN
  • Sarrera: Beteta/Itxita
  • Prezioa: Doan (Bazkaria barne)

Gonbidatuak

Inés Bebea

Inés Bebea

Telekomunikazio ingeniaria, aktorea eta hezitzailea

Lucía Arias Fernández

Ikaskuntza eta gazteria programaren burua da FACT-en

Ista Boszhard

Kontzeptuen garatzaile Waag Society-n

Jabi Luengo

Irakaslea eta IKTetan aditua

Susana Tesconi

Susanna Tesconi

Ikasketa inguruneen diseinatzailea eta ikertzailea

Ibon Burgoa

Ibon Burgoa

Irakaslea

También te puede interesar