Ikerketa-artistiko proiektu baten garapenerako egonaldi deialdia 2018 | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Ikerketa-artistiko proiektu baten garapenerako egonaldi deialdia 2018

Deialdi honen xedea da egonaldi bat eskaintzea arte-proiektuen ikerketaren garapenerako, ikerketa arte sorkuntza eta ekoizpenaren prozesuaren fase bat bezala ulertuta.

Egonaldi hau 2018ko urte osora zabalduko da, eta bi zati dauzka: batetik, ikerketa, eta beste alde batetik, ikerketa-prozesuetatik abiatuz sortutako jarduera edo saioen programa bat. Ikerketa eta jardueren programa tartekatzen joan daitezke, artista edo kultur eragile egoiliarrak proiektua garatzeko beharrezkotzat jotzen badu, ikerketa-proiektuak denbora jakin batean etenik ez duten prozesu irekiak direla ulertuta.

Jardueren programa Tabakaleraren programan barneratuko da, 2018. urtean. Jarduera publikoen programa ikertzaileen, profesionalen eta bestelako eragileen arteko topaketez, sinposioz, hitzaldiz, solasaldiz, proiekzio, aurkezpenez edo beste eragile batzuek egonaldian parte hartzeko proposamenez osatuta egon daiteke.  Proposatutako datak eta jarduera motak Tabakalera eta batzordearekin adostuko dira.

Deialdian partehartu ahal izango dute Euskal Autonomi Erkidegoan, hemendik aurrera EAE, bizi diren artista edo eragile kulturalak, bai eta nazional eta nazioartekoak ere. Aurkeztutako proiektu guztietatik proposamen bat aukeratuko da. 

 

Ikus deialdiaren ebazpena hemen

 

Deialdiaren oinarriak:

  Ikerketa-artistiko egonaldi deialdia (Pdf)

 

  • Aurkezpen epea: 2017-04-03 16:00 - 2017-05-30 23:59
  • Egoera: Itxita