Jabetza intelektualaren kudeaketa ikus-entzunezko ekoizpenetan - Ikus-entzunezko ekoizpenen jabetza intelektualaren eskubideen kudeaketa - Ainara LeGardon | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Ikus-entzunezko ekoizpenen jabetza intelektualaren eskubideen kudeaketa

Ainara LeGardonen eskutik egindako tailer honek jarraibide eta aholku erabilgarriak eskaintzen ditu bai ikus-entzunezko ekoizpenean eta baita musika konposizioan aritzen diren pertsonentzat ere. Jabetza intelektualaren ikuspegitik, ohiko galdera batzuei erantzungo diegu. Galdera horien erantzunek musikarekin lotutako jardunbide egokien gida txiki bat osatzen dute ikus-entzunezkoen esparruan: nire baimenik gabe erabil al dezakete nire abestietako bat produktu baten publizitatea egiteko edo film baten eszena girotzeko? Zer pauso jarraitu behar dira soinu banda bat negoziatzeko? Nola jakin daiteke aldez aurretik abesti bat film, spot edo bideogintza baterako erabil dezakegun ala ez?

Tailerraren edukia "musika eta ikus-entzunezkoak: jardunbide egokien aholkuak eta gida"-n oinarritzen da, eta doan deskargatzeko eskuragarri dago.

 

Lantegian parte hartzeko datak:

Martxoak 10 - 16:00

 

 

Guests

Ainara LeGardon

Musikari eta artista autogestionatua

Documentación

Argazkiak

Jabetza intelektuala ikus-entzunezko ekoizpenetan

Jabetza intelektuala ikus-entzunezko ekoizpenetan