Ikus-entzunezko proiektu baten garapenerako egonaldi deialdia 2019

Deialdi honen xedea da ikus-entzunezko proiektu baten garapenean lanean ari diren artistei laguntza eskaintzea.

Deialdian parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomi Erkidegoan (hemendik aurrera EAE) bizi diren artista edo eragile kulturalak, bai eta estatukoak eta atzerritarrak ere. Deialdira aurkeztutako proiektu guztietatik proposamen bat aukeratuko da.

Egonaldiak lau eta hamabi aste arteko iraupena izango du eta arte-proiektua garatzeko lekua, testuingurua eta denbora eskainiko ditu.

Egonaldia 2019ko otsaila eta ekaina bitartean edo/eta iraila eta abendua bitartean gauzatuko da.

 

Deialdiaren oinarria:

  Ikus-entzunezko proiektu baten garapenerako egonaldi deialdia (Pdf)

  • Aurkezpen epea: 2018-04-17 00:01 - 2018-05-27 23:59
  • Egoera: Irekita
Proposamena bidali