Ikusmira Berriak | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Ikusmira Berriak

Compártelo:
  • Urtea: 2015 > 2018

Ikusmira Berriak berrikuntzan eta esperimentazioan – lengoaia zinematografikoan edo ekoizpen moduetan -  diharduten ikus-entzunezko lanei laguntza emateko ekimena da. 

Hiru ardatz nagusiren inguruan eratuta dago: trebakuntza, ekoizpena eta erakusketa. Horrela, urteroko deialdi publiko bidez aukeratutako sortzaileei sormen garapenerako espazioa, testuingurua eta denbora baliatuko ditu programak. Hala nola, ekoizpenari hasiera emateko eta proiektuen postprodukziorako laguntza emango du ere bai (sari gisa).

Ikusmira Berriak talentu berriari zuzentzen zaio, baita ekoizpen-etxeei eta ikus-entzunezkoaren industriei ere. Era berean, lurraldeko testuinguru sortzailea eta ekoizlea dinamizatzea nahi du programak, zine/ikus-entzunezko garaikidearen ezagutza eta nazioartekotzea sustatzeko plataforma bat berma dadin.

Ikusmira Berriak 2016 - Pitching

2016-09-19

Gerhard Treml eta Leo Calice, Mikel Gurrea, Amaia eta Aitor Merino, eta Kiro Russo Ikusmira Berriak ekimeneko egoiliarrek ikusentzunezko ekoizleen eta zinemagileen aurrean euren proiektuak aurkezteko saioa.

+ Info

Jarduerak

Jarduerak