Ikusmira Berriak 2020 | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Ikusmira Berriak 2020

Ikusmira Berriak, ikus-entzunezko proiektuak garatzeko egonaldi-programa, 5.000 euroko laguntza izango du hautatutako proiektu bakoitzarentzat.

Lehenengo egonaldia 2020ko martxoaren 2tik apirilaren 12ra izango da. Sei astez, egoiliarrak lanean aritu ziren beren proiektuak garatuz.

Bigarren egonaldia, irailean, Zinemaldiarekin bat eginez, zinemagileak berriz etorriko dira Donostiara, egonaldiko azken bi asteak egitera. Orduan, proiektua garatuagoa izango dute zinema-industriari haren berri emateko. Aldi horretan, pitching saiorako (proiektuaren aurkezpena) prestakuntza jasoko dute, Zinemaldian bilduko diren 1.500 profesionaletako batzuekin bileraren bat lotzeko helburuarekin.

Egonaldiaren kokapena

Egonaldia Tabakalerak Donostian dituen instalazioetan egiten da. Kultura-proiektua ez ezik, Tabakaleraren eraikinak Euskadiko Filmategiaren, Donostia Zinemaldiaren, Etxepare Euskal Institutuaren, Kutxa Fundazioa eta Elías Querejeta Zine Eskolaren egoitzak hartzen ditu.

Egonaldia:

Egonaldiaren helburua sormen-garapenerako espazioa, testuingurua eta denbora ematea da. Parte-hartzaileek sei aste izango dituzte proiektuak zehazteko, eta epe horretan beren obrei egokitutako jardueretan parte hartu ahal izango dute.

  1. Prestakuntza: Hainbat maisu-eskola programatuko dira hautatutako proiektuen arabera.
  2. Sormen-aholkulariak: Hautaketa Batzordeko kideek proiektu guztiak aholkatuko dituzte, eta horien garapena orientatu eta ikuskatuko dute.
  3. Programak bidai-gastuak, ostatua eta dietak estaliko ditu .
  4. Proiektu bakoitzak 5.000 euroko laguntza izango du, garatu ahal izateko. Laguntza maiatzean emango zaie, egonaldiaren bi zatien erdian; hala, zinemagileek hobeto administratu ahalko dituzte beren bitartekoak eta hobeto aprobetxatuko dute esperientzia.
  • Aurkezpen epea: 2019-07-09 00:00 - 2019-08-30 00:00
  • Egoera: Itxita

Residents

Gabriel Azorín, Tabakalera.

Gabriel Azorín

Zine zuzendaria

Elena Martín Gimeno

Zine zuzendaria

Jessica Sarah Rinland

Jessica Sarah Rinland

Zinemagilea

Jaione Camborda. Tabakalera

Jaione Camborda

Zine zuzendaria