Ikusmira Berriak 2021 | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Ikusmira Berriak 2021

 

  1. IKUSMIRA BERRIAK programak ikus-entzunezko proiektuak garatzen ari diren zinemagileak hartuko ditu.
  2. Denera, bost egonaldi emango dira, talde hauetako bakoitzeko bat:
    • Nest azkeneko bost edizioetako parte-hartzaileak (2020-2015)
    • Elías Querejeta Zine Eskolako Ikasleak
    • EAEko zuzendariak
    • Espainiako gainerako zuzendariak
    • Nazioarteko zuzendariak
  3.  Edozein iraupenetako proiektuak aurkez daitezke, eta gai aldetik ere ez dago mugarik (fikzioa, ez fikzioa, etab.).
  4. Parte-hartzaile bakoitzak proiektu bakarra aurkeztu ahal izango du, kategoria bakarrean. Proiektu bat ezingo da kategoria batean baino gehiagotan aurkeztu.
  5. Proiektuak aurre-hautaketarako aurkezteko epea 2020ko irailaren 1ean amaituko da, 23:59etan - (Europe/Madrid).
  6. Eskatzaileek izena emateko formularioa bete beharko dute. Online eskuratu daiteke IZEN-EMATE atalean. Nahitaezko eremuak betetzeaz gain, eduki hau jasotzen duen pdf. bat atxiki beharko da:
    • Informazio teknikoa (orrialde 1)
    • Sinopsi luzea (orrialde 1)
    • Tratamendua (8-12 orrialde bitartean)
    • Asmo-gutuna (1-2 orrialde)
    • Ekoizpen-datuak (2-3 orrialde)
      • Ekoizpen etxearen informazioa (izanez gero)
      • Aurrekontua
      • Finantzaketa – plana
    • Zuzendariaren CV eta biofilmografia (1-2 orrialde)

    GARRANTZITSUA: Pdf.-a  entregatu beharko da: ingelesez  // edo gaztelaniaz eta ingelesez // edo euskaraz eta ingelesez
     

  7. Eskatzaileek lehendik beste lanen bat zuzendu badute, lan horiek online ikusteko estekak sartu beharko dira formularioko 6. puntuan.
  8. Zinematografia arloko profesionalek osatutako Adituen Batzorde batek egingo du behin-behineko aukeraketa, aurkeztutako dokumentazioan oinarrituta.
  9. Behin betiko aukeraketa, berriz, Ikusmira Berriak-eko Hautaketa Batzordeak egingo du, Tabakalerako, Elías Querejeta Zine Eskola eta Donostiako Zinemaldiko kideez osatutakoak.
  10. Esleipena egin ondoren, hautatuek astebeteko epea izango dute egonaldia onartzeko.
  11. Batzordeak erabaki dezake talderen bati egonaldirik ez ematea eta/edo taldeetako bati egonaldi bat baino gehiago ematea.
  12. Batzordeak erreserba-zerrenda bat osatuko du eskatzaileen talde bakoitzeko, eta zerrenda horretan daudenek lortu ahal izango dute egonaldia hasieran hautatutako eskatzaileek uko egiten badiote hautagaitzari.
  13. Azaroaren erdialdean jakinaraziko da zein bost proiektu hautatu diren.       

 

IZENA EMATEKO FITXA

  • Aurkezpen epea: 2020-07-01 09:00 - 2020-09-01 23:45
  • Egoera: Irekita