Ikusmira Berriak-en seigarren edizioak Gabriel Azorín, Jaione Camborda, Diego Céspedes, Elena Martín Gimeno eta Jessica Sarah Rinland-en proiektuak hautatu ditu | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
2019-11-22 13:00

Ikusmira Berriak-en seigarren edizioak Gabriel Azorín, Jaione Camborda, Diego Céspedes, Elena Martín Gimeno eta Jessica Sarah Rinland-en proiektuak hautatu ditu

Argentinako, Erresuma Batuko, Espainiako eta Txileko bost proiektu aukeratu dira, jasotako 185 proposamenen artean (iaz baino %6 gehiago eta lehen edizioan baino %478 gehiago), Ikusmira Berriak egonaldi-programan eta ikus-entzunezko proiektuen garapeneko programan. Ikusmira Berriak Donostia Zinemaldiak, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak eta Elías Querejeta Zine Eskolak (EQZE) antolatzen dute.

Tabakalerako kultura garaikidearen nazioarteko zentroko, Donostia Zinemaldiko eta Elías Querejeta Zine Eskolako ordezkariek osatutako hautaketa batzordeak Gabriel Azorínen (EQZE kategoria berrian), Jaione Cambordaren (Euskal Autonomia Erkidegoko lanen artean), Diego Céspedesen (Nest Film Studenten azken bost edizioetako partaideen artean), Elena Martín Gimenoren (Espainia) eta Jessica Sarah Rinlanden (Nazioartekoa) proiektuak hautatu ditu.

Gabriel Azorínek, "lacasinegra" kolektiboko kide den Elías Querejeta Zine Eskolako lehen belaunaldiko kideak, bere film laburrak eta film ertainak aurkeztu ditu Belfort, Sevilla eta Donostiako zinema-jaialdietan, adibidez. Diego Céspedes saritu dute Locarnon, Cannesen eta Donostian, eta Ikusmira Berriak ekimenean bere lehen film luzearen proiektua gauzatuko du. Bere bigarren film luzearen gidoian arituko den Elena Martín Gimeno zinemagile eta aktoreari dagokionez, Júlia Ist (Made in Spain 2018) filma, Vida perfecta serieko bi kapitulu(Belodromoa 2019) eta Suc de Síndria film laburra zuzendu ditu; gainera, Las Amigas de Agata-ren protagonista izan da. Jaione Cambordak bere bigarren filmaren proiektuari ere aurre egingo dio Arima filmaren ondoren, zeinak Sevillan eta Gijonen saria izan zuen Jessica Sarah Rinland-en antzera; azken horrek, halaber, Locarnoko Moving Ahead sailean aipamen berezia lortu zuen, Those That, at a Distance, Resemble Another filmari esker.

Lehenengo aldiz, egonaldiaren luzera zortzi astekoa izango da, iazko edizioan baino bi aste gehiagokoa. Bost zinemagileak martxoaren 2an iritsiko dira Tabakalerara, eta apirilaren 12ra arte izango dute proiektua garatzeko epea.

Irailean, jaialdia ospatzearekin batera, zinemagileak Donostiara itzuliko dira egonaldiaren azken bi asteak osatzeko, eta, ordurako, proiektua garatuagoa izango dute, zine-industriarekin partekatzeko prest. Fase honetan pitching saiorako prestatuko dira (proiektuaren aurkezpena) jaialdian dauden industriako profesionalekin bilerak egiteko (azken edizioan 1.700 baino gehiago).

Proiektu bakoitzak 5.000 euroko garapenerako laguntza izango du, eta maiatzean entregatuko da, egonaldiaren bi aldien erdian, zinegileek esperientziari etekin handiagoa ateratzeko.

 

Ikusmira Berriak ekimenaren aurreko edizioak

Ikusmira Berriak-en bosgarren edizioko proiektuen artean, eta egonaldia egin ondoren, Sem dor/Painless (Minik ez) (Michael Wahrmann) filmak postprodukzioaren REC Grabaketa Estudioa saria irabazi zuen. Horrek berak, TorinoFilmLab-en parte hartu zuen; Un personaje volador (Martina Juncadella) Frantziako Lizières egoitzan eta Rotterdamgo Hubert Blas Fund-en, Bacifi garapen eta koprodukzio plataformaren ArteKino Nazioarteko Saria irabazi ondoren; eta All Dirt Roads Taste of Salt (Raven Jackson), New Yorkeko IFP Week-en Proiektuen Foroan. Aurreko urteetako tituluei dagokienez, nazioarteko jaialdietako laborategietan sariak eta hautapenak ere irabazi dituzte El agua, Elena López Rieraren eskutik; Pornomelancolía (lehen Oasia), Manuel Abramovichena, eta Dormen os peixes de olhos abertos (Arrainek begiak zabalik dituztela lo egiten dute?), Nele Wohlatzena.

Arantza Santestebanek 918 gau (918 noches) filmaren % 80 osatu du eta muntaketaren lehen fasean dago; Chupacabra (Grigory Kolomitsev) postprodukzio aldian dago; Eles transportan a morte (Samuel M. Delgado eta Helena Girón), muntaketa fasean dago; azken hori, Fantasia (Aitor Merino) filmak jada amaitu duen fasea da, eta bi horiek 2020an kaleratzeko perspektibarekin daude. Azken urte erdian, Maider Oleagaren Muga deitzen da pausoa (Zinemira 2019), Gijoneko zinema-jaialdian estreinatu zen; Trote (Xacio Baño), Locarnon aurkeztu eta Zabaltegi-Tabakaleran aukeratu zuten eta Las letras de Jordi (Maider Fernández Iriarte) Donostiako Zinemaldiko New Directorsen estreinatu zen.

Ikusmira Berriak Tabakalerak, Zinemaldiak eta Elías Querejeta Zine Eskolak antolatutako ikus-entzunezko proiektuetarako laguntza programa da. REC Grabaketa Estudioa eta Euskadiko Filmategiaren lankidetza du, eta Donostia/San Sebastián 2016 Europako kultura-hiriburuaren ondarearen parte da.