Imanol Miner | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Imanol Miner

imanol miner

Intereseko gaiak ditu elezaletasuna, hiztunen-hizkuntzen arteko berdintasuna, sexu-askapena eta bere aitzindari den feminismoa, eta ondorioz, trebatua dago euren artean itxura batean zerikusirik ez duten esparru eta jardunen arteko zubigintzan. 2003-2004 urteen artean, Aotearoa – Zeelanda Berrian egindako urtebeteko egonaldian, maori herriaren eta bere hizkuntzaren biziberritze prozesua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuen; geroztik beste bi alditan egona da bertan, azkenekoz orain urtebete, hamalau urteko bilakaeraren berri bertatik bertara jasoz.

Deustuko Unibertsitatetik Euskal Filologian lizentziatua 1997an, soziolinguistikaren arrastoari segika eta Eusko Ikaskuntzaren eskutik 2002an hizkuntza plangintza ikasketak egin zituen HIZNET gradu-ondokoan, eta Ikasketa Kulturalekin jarraitu du bidean, Mondragon Unibertsitatean 2009an Euskal Kulturgintzaren Transmisioa aditu tituluarekin eta  Euskal Herriko Unibertsitatean 2018an amaitu berri duen Gizarte Antropologia masterrarekin. Hizkuntza teknikaria lanbidez, aholkularitza eta enpresa desberdinetan lan-mundua euskalduntzen dihardu 2004az geroztik.