Iñaki Garmendia | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Iñaki Garmendia

Iñaki Garmendia (Ordizia, 1972) paradoxek baldintzatuta lan egin duen sortzaile belaunaldi bateko partaidea da. Abertzaletasun kulturala eta globalizazioak ezaugarri heterogeneoak biltzen dituen estetika sortzeko osagaiak eskaini zizkien. Bideoa, musika, gaztetako subkultura eta zenbait produktu industrialek tentsioa sortzen dute askotan beraien lanean, eta irakurketa anitzak egiteko aukerak eskaini. Bere lanak aurkezteko erabiltzen duen metraia luzeak kamara filmatzen ari den gertakari bera bizi dugunaren uste eragiten du. Edonola ere, bere proiektuak opakoak direla esan daiteke. Ez daukate narratiba tradizionalik, eta abstrakzioan instalatzen dira, expanded cinemaren aginduak jarraituz. Punketik eratorritako estetiken erabilerak oralitateari aurre egiteko gogoa azaltzen du. Garmendiaren lanek esanahi zehatzari eta irudi eta eszenen instrumentalizazioari uko egiten diete. 

Iñaki Garmendiaren lanak erakusketa askotan izan dira ikusgai, besteren artean: Cine y casi cine, MNCARS;  Després de la noticia, Centre de Cultura Contemporània (CCCB). 2004 urtean International Studio & Curatorial Program (I.S.C.P.), Nueva York-eko kidea izan zen eta  The VI Yugoslav Biennial of Young Artists, Manifesta 5 eta Underdox 3. Document und experiment festival en Múnich erakustaldietan parte hartu zuen. 2010 urtean Al Cairoko Contemporary Image Collective (CIC)-en proiektu bat burutu zuen.  Egun, bere lanak  Museu d’Art Contemporani de Barcelona (MACBA) eta Museo Guggenheim de Bilbaon daude ikusgai. 2003 eta 2007 bitartean Eat THIS Document!–  Asier Mendizabal eta Marc Chandlerrekin elkarlanean–, rock bideoen proiekzioa saioak antolatu zituen bere Bilboko estudioan. Saio independente eta auto-antolatuak izan ziren.

  • Solasaldia #2

    Miel Oyarzabal, Julen García & Iñaki Garmendia 2019-02-15
  • Goierri Konpeti Iñaki Garmendia Asier Mendizabal

    Goierri Konpeti

    Filmaren zuzendariek aurkeztutako proiekzioa 2016-01-10