Fokuak (FK) - Innocence (L'école) - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Innocence (L'école)

Lucile Hadzihalilovic-en filma

Innocence (L'école), Lucile Hadzihalilovic, Frantzia, 2004, 111'

Harresiaren atzean parke bat dago. Parkean gaztelu bat. Gazteluan hilkutxa bat. Hilkutxan haur bat: Iris. Sei urte ditu eta arau oso zorrotzak dituen barnetegi-eskola arraro batean dago. Bertan, neskato nerabeek gorputz-hezkuntza, biologia eta dantza ikasten ematen dituzte egunak. Gauez, ordea, dena misteriotsuagoa da. Basoan entzuten duen zarata bati jarraikiz, Iris irakasleak bizi diren etxeraino iristen da.

Istorioa espresionismo sexual-psikologikoraino daraman maitagarri-ipuina da. Frank Wedekind idazle alemanak 1888an idatzitako Mine-Haha oder Über die körperliche Erziehung der jungen Mädchen eleberrian oinarrituta dago (Mine-Haha edo neska gazteen gorputz-hezkuntza). Filmak emakumezko zuzendari berri onenaren saria irabazi zuen 2004ko Donostiako Zinemaldian, eta Fipresci saria eta Istanbulgo Jaialdiko publikoaren saria 2005ean.