Gymnopédies - Instalazioa + kontzertua: Pierre Berthet, Rie Nakajima - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Instalazioa + kontzertua: Pierre Berthet, Rie Nakajima

Dead Plants and Living objects (Landare hilak eta objektu bizidunak)

Dead Plants and Living Objects

Rie Nakajima eta Pierre Berthet artistek ondorengo izena duten instalazio (13:00 -19:00) eta kontzertu (19:00) bana aurkeztuko dituzte: Dead Plants and Living Objects. 

Latorrizko potoak, txilibituak, lokomotorren suspentsio-malgukiak, portzelanazko katiluak, konpresore-txirrinak, ping-pongean aritzeko pilotak, agabe hosto lehorrak, altzairuzko kableak, adarrak, aluminiozko paperak, plastikozko poltsak, zilar-papera, eskularru arrosak, pianoak, puxikak, ontziak, lumak, ura, itzalak, harri-koxkorrak, loreontziak, gitarrak, metalezko tutuak, paulonia-haziak, perlak, banbu-kanaberak, enborrak, hezurrak, harriak, xurgagailuak...

Rie Nakajima eta Pierre Berthet artistek hainbat metodo sortu dituzte itzal akustikoek gauzen inguruan dantza egin dezaten dar-dar egiten dutenean: etengabe berritzen diren, espazioan mugitzen diren eta txokorik ezkutuenetaraino, baita geure barneraino ere, iristen diren airezko jario ikusezinak. Entzumenaren bidez gauzen arimara hurbiltzeko aukera ematen digute. Azken finean, hainbat bitarteko erabiliz, objektuekin jolasten dute durunda egin dezaten eta zarata egin dezaten. Zer ekintza egiten dute horretarako? Kolpatu, laztandu, inarrosi, irabiatu, hazkatu, atzamarka egin, irakin, txalo egin, kulunkatu, bota, mugitu, imanez lotu, pintzaz lotu, kozinatu, atximurka egin, galbanizatu, motorizatu, okertu, putz egin, errotik atera, berotu, izoztu, askatu, konektatu, bildu, nahastu, luzatu, abestu, isuri, tantaz busti...

 

 

 

Gymnopédies

Bost hatzetarako ariketak

  • Data: Larunbata, 2018ko Azaroak 10 > Larunbata, 2018ko Azaroak 10
  • Ordutegia: Instalazioa: 13:00-19:00 // Kontzertua: 19:00
  • Lekua: 1. solairuko hall-a

Gonbidatuak

Pierre Berthet

Musikaria

Rie Nakajima

Artista