- Interpretazio ezagunak, premia ezezagunak. - Anke Dyes , Inka Meißner, Nina Kerschbaumer, Constanze Ruhm | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Interpretazio ezagunak, premia ezezagunak.

Hitzaldiak eta proiekzioa: Anke Dyes, Inka Meißner, Ana de Almeida, Nina Kerschbaumer eta Constanze Ruhm

Image iconlili_reynaud_dewer._lady_to_fox_2018

Lili Reynaud_Dewer. Lady to Fox. 2018

 

Nazioarteko mintegiaren bigarren jardunaldiak mintegi formatoa izango du eta  ingelesez gauzatuko dugu. Parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da. Horretarako, bete mesedez fitxa honen eskubiko aldean topatuko duzu formularioa.

 

 

HITZALDIAK

 

 

 

Anke Dyes: Ondo egoteak itxura ona edukitzea esan nahi duenean

Steffen Mauk Das metrische Wir lanean azaldu bezala, garai hauetan puntuazioei eta sailkapenei gero eta gehiago erreparatzen diegu, eta emaitza bat ona izateko zenbakietan itxura ona izan behar du. Erantsi daiteke, gainera, sare sozialetan ona izateko itxura ona izan behar dela, elkarreragiteko modu nagusia elkar zenbakarri egitea baita, atsegin dut, bihotza eta puntuazioak sakatuz. Are gehiago, elkarreragin horrek presentzia eman die bestela ikusezinak izango liratekeen pertsonei, erakundeei, ezizenei eta abatarrei. Antzezpena itxuraren eta izatearen arteko eta irudikatzearen eta errealitate bihurtzearen arteko muga aldatzeko praktika gisa interesatzen zaidanez, ondoko hauei buruz hitz egingo dut: offline eta online norbera ebaluatzeko adibideak, konfesioen eta armairutik ateratzeen kasuak, eta nola ulertu daitezkeen antzezpen gisa, identitateari eta horren benekotasunari dagokionez. 

 

 

Inka Meißner: Cady Noland, bandalista

 

Hedabideetako irudien erabilera, batez ere, indarkeria erakusten dutenenak, ohikoa izan da Estatu Batuetako pop artean eta horren ondorengoetan. Warholek eta Nolandek Estatu Batuen indarkeriarekiko obsesioaren irudikapen ikonografikoenen testigua pasatu zutenean aldaketa bat gertatu zela, horrek beste espero daitekeenetik askoz haratago doan oihartzuna izan duela eta edozer artistaren subjektibotasuna erraz suntsitu dezakeela kontsideratzen duen ideia aztertu nahiko nuke. Baliteke indarkeria eta horren irudikapena (hedabideetan) hamarkadetan izan duten aldaketa indarkeria estetikoki islatzeko gaitasuna duen sistema bakarrak izandakoa baino txikiagoa izatea.

Warholek inbertsioa erabili zuen kapitalismoak desioa eragiteko erabiltzen dituen modu leunak islatzeko –bere lan osoan aurki daitekeen estrategia bat da–, eta bere burua hiperplanoaren itzalean ezkutatu zezakeen. Noland-ek, berriz, beste konfigurazio espazial bati aurre egin behar izan zion. Bere analisien arabera, gizartea enpatiaren arau sozialarekiko oinarrizko konfiantza erabat desagerrarazteko manipulazio metodoek zuzentzen zuten, eta, horretan oinarrituta, bere objektu eta instalazioak indarkeria esplizituaren eta inplizituaren eszenen 1:1 ereduak ez ezik, kaltearen beraren antzeko objektuak ere baziren. 

Saioan, Warholen eta Nolanden lanetan aurkitutako ezinbesteko adibideak aztertuko ditugu, eredu geometrikoen laguntzaz. Gainera, 2017ko Hanburgoko G20 biltzarraren ondoren ateratako argazkien sorta batek egungo indarkeria eta egoera irudikatuko du. Irudietan ikusten diren hautsitako erakusleihoak (Alemaniako hedabideen iritzi politikoaren arabera, keinu iraultzailea edo bandalismo hutsa) feedback bisualaren gurpil arraro batean sartu direla dirudi: kale nagusietako dendetako eta bankuetako erakusleihoetako zuloek eta haiek estaltzeko urgentziazko irtenbideek irudi erakargarriak osatzen dituzte eta Nolanden lana gogorarazten dute. Beirak konpondu ez ziren lekuetan, kola akrilikoak eta zuloak tapatzeko materialek osatzen dituzten irudi abstraktuen atzean dauden dekorazioek eta izenik gabeko beiragileek eta langileek Nolanden figura ikoniko horien maila artistikoa berdindu dute, eta argazki hauek arte-zirkulaziora eraman dituzte, baita handik ateratzera ere.

 

 

Ezinezkoak gauzatzea. Alicja Rogalska eta Ana de Almeidaren proiektu bat

Azkenaldian, Europako zati handi batean gertatzen ari den politikaren eskuineranzko bira eta, bereziki, Austriako aldaketa politiko kezkagarria ikusirik, gure proiektu artistikoak beste batzuekin batera, balizko aktibismo modu bat izatearen ardura hartu du, munduaren ikuskera bateraezinen eta horiei dagozkien proiektu politiko eta sozialen arteko borroka horretan. Indarren egiturazko desoreka dela eta, oinarrien ekimenak erreakziozko posizio batera mugatuta daude. Beren erakundeek jasandako azken erasoen ondorioak desegiteko borrokan ari dira (murrizketan laguntza ekonomikoetan eta bestelako babes publikoetan, bazterkeria politikoa, bai eta ilegalizazioa ere), eta diskurtso sozial garaikidean beren jarduerei, egiturei eta ahotsei eusten saiatzen. Izan ere, askotan sentitzen dute beti pauso bat atzerago daudela, beranduegi iristen direla. Egiten ari direna desegiteko ahaleginaren garrantzia ukaezinean harrapaturik (gizarteko gutxiengoen posizioa ahultzen duten adierazpen publikoetatik ongizate-estatua hondatzeko lege-erreformetaraino), etorkizuneko proiekzio bat ahalbidetzen duten uneak esanguratsu bezain eskasak dira.
Aurrera egiteko eta nagusitzeko beste estrategia batzuekin batera, irudimen politikoko ariketak, fikziozko lerro batean azkar mugitzea eta iruditeria alternatiboekin lan egitea oso erabilgarriak izan daitezke denbora errealeko gatazkak indartzeko.
Ezinezkoak gauzatzea Ana de Almeida eta Alicja Rogalska artistek elkarlanean egindako proposamena da. Aliantza berriak eta arlo arteko elkartasun-sareak sortzeko estrategiarekin batera, marko esperimentala, fikziozkoa eta alternatiboa osatzen du Vienan dauden artista eta aktibista feministen eta queer-feministen talde heterogeneo batentzat.

Ezinezkoak gauzatzea elkarlanean testuinguru zehatzetarako idatzitako zuzeneko ekintzako rol-joko bat da (Live Action Role Playing edo LARP ingelesez), tokiko botere politikoen botereari eta horren garapenari buruzko ikerketan oinarritua. Alde batetik, LARP jokoek tradizio luzea dute aldaketa soziala eta politikoa sustatzeko antzezpenean eta berrantzezpenean (adibidez, Augusto Boalen Zapalduen Antzerkia). Bestetik, simulazioak edo errealitate birtualak bezala, fikziozko egoerak sortzeko aukera ematen du: egungo botere-harremanak iraultzeko eta eguneroko arazoak konpontzeko hainbat modu plantea daiteke, bazterkeriari aurre egiteko benetako estrategiak probatzeko espekulazio-giroak sor daitezke edota, arau eta notazio jakin batzuen arabera jokatuz gero, abstrakzio maila handitu daiteke, ekintza-giro ez diskurtsiboa emanez.

LARPak, arteak eta aktibismo politikoak bat egiten duten lekuan, jokoa erabilgarria izan daiteke erresistentziako estrategiak eta taktikak elkarlanean garatzeko.

 

 

Nina Kerschbaumer: Catwoman naiz ahal dudalako

 

Imitatzea, berrinterpretatzea eta antzeztea. Berreszenaratzearen antzezpen-ekintza dibertigarria deskribatzen duten termino horien eta beste batzuen bidez, artikulu honek Cosplay (ingelesezko costume play esapidetik) artisten ikuspegitik aztertzea du helburu; Japonian sortutako fan-fenomeno bat da, Europan eta Estatu Batuetan zaletu ugari biltzen dituena. Diziplinartekotasunaren berokia jantzita, Cosplay erresistentzia-modu eta ohiko jendearen ahalduntze-tresna gisa ikusten ditut. Kasu honetan, benekotasuna , eta horren inplikazio gatazkatsuak, eta errepikapena –edo kopia hobe esanda–, kasu honetan, ez dira paradoxa, lehen begiratuan hala iruditu arren. Are gehiago, galdera honi erantzuten saiatuko naiz: zergatik dira efektiboagoak sare sozialak ikusle moduan, eta ondorioz irudikapena (Abbildung, alemanez), antzezpena bera baino ohiko narratibak errepikatuz hausteari dagokionez? Bitartean, antzezpenen basoetan ibiliko naiz nire beroki dotorea eta zapata deluzianoak jantzita. Mesedez, ez esan nor naizen!

 

 

19:30 Proiekzioa. Zinea 2 My_Never_Ending_Burial_Plot Constanze Ruhm 2010, A / D, 69 min.

X Characters proiektuaren, emakumezko pertsonaia ikonikoen identitateak eguneratzeko saiakeraren seigarren alea. Kapituloak diziplinarteko proiektuak izateko sortuak dira eta praktika artistiko garaikideen eremuan identitate femeninoak ikertzen dituzte baina, era berean, forma zinematografikoak eta antzerki mundukoak ere aztertzen dituzte egungo New Media direlakoekin uztartuta.

Andrej Tarkovskyren  Solaris filmako Hari pertsonaiaren bertsio berri batek zinemaren historian hilezkorra diren beste bi pertsonaiekin topo egiten du: Godarden Nana (Vivre sa vie)  eta Antonioniren Giuliana (Il deserto rosso), azken hori sexu aldaketa baten ondoren Julian bihurtu da. Baso baten soilunean galduta, hiru pertsonaiak euren fikzio gisako iraganari buruzko akordio batera heltzeko saiakeran ari dira: "amaiera topatu", "historia hobiratu", euren buruaz beste egin, hil arte elkar jo. Trama amaierari gabeko hileta baten inguruan egituratzen da, hileta baten amaierarik gabeko buklea. Hiru pertsonaiak bariaziotan errepikatzen den orainean harrapatuta geratzen dira behin etra berriz.

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.

Guests

Anke Dyes

 Artista eta idazlea.

Nina Kerschbaumer

Zinemagile eta ikertzaile artistikoa 

Constanze Ruhm

 Artista, zinemagilea, idazlea eta komisarioa.