Iratxe Fresneda Delgado | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Iratxe Fresneda Delgado

Iratxe Fresneda Delgado Ikus-entzunezkoen Komunikazioa Doktorea da eta Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Ikus-entzunezkoen Komunikazio eta Publizitate Saileko irakaslea. “Emakumearen estereotipoak Lars von Trier-en zinema-lanetan. Medea. Breaking the waves. The idiots. Dancer in the dark. Dogville” bere doktore-tesiak Eusko Jaurlaritzaren Ikerketa eta Zientzia Politika Sailaren beka eskuratu zuen. Renoko (AEB) University of Nevada unibertsitateko eta Suediako Lund University unibertsitateko Film Studies Saileko irakasle bisitaria izan da. EHUko Ikasketa Feministak eta Generokoak Masterrean irakasle da eta RIVIC sareko kide (Red Interdisciplinar Internacional sobre las Verdades de la Imagen Hispánica Contemporánea). Radio Euskadi (EITB) irratiko hainbat programa kulturalen zuzendaria eta gidoilaria da, Gara eta Bilbao egunkarietako zutabegilea eta, gaur egun, komunikabide, zinemagile eta zinemarekin lotutako organismo anitzekin kolaboratzen du.